partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal eskola publikoan eskolaratzeko eskubidea bermatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0310]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal eskola publikoan eskolaratzeko eskubidea bermatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0310]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
- Jarrai dezala modu erabakiorrean kalitatezko eskola berritzailearen, inklusiboaren eta ekitatiboaren aldeko apustua egiten, gure ikastetxeetan oreka, kohesio soziala, interkulturalitatea eta bizikidetza handiagoak lortze aldera.
- Jarrai dezala hezkuntza sistema osoaren kalitatea hobetzen, hezkuntzara bideratutako baliabideen kudeaketa handiagorantz eta eraginkorragorantz aurrera egiten, ikaslea izanik sistemaren erdigune gisa eta aukera berdintasuna bermatzen justizia sozialetik eta ekitatetik.
- Modu eraginkorragoan bermatzea familien askatasuna eta eskubidea libreki erabakitzeko beren seme-alabentzat nahi duten ikastetxea eta hezkuntza proiektua.
- Jarrai dezala inspekzio-jarduerekin bai Lurralde Batzordeetatik, bai Hezkuntza Ikuskaritzatik. Helburua da bermatzea hezkuntza komunitatea osatzen duten pertsonen indarrean dagoen araudian aitortutako eskubide eta betebeharrak gauzatzea.