Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA Picassoren Gernika Gernikara eramateko eskaerari buruzko LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENARI. (11/11/02/01/0135)

Rafaela Romero Pozok, “Socialistas Vascos–Euskal Sozialistak” Legebiltzarreko taldeko legebiltzarkideak, indarrean dagoen Ganbarako erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, atsegin handiz aurkezten dio OSOKO ZUZENKETA hau Picassoren Gernika Gernikara eramateko eskaerari buruzko LEGEZ EZ BESTEKO PROPOSAMENARI. (11/11/02/01/0135)

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak, Pablo Picassoren “Gernika” margolanaren izaera unibertsala kontuan hartuta, eskatzen du margolana lekuz aldatzeko egiten den eskaera oro, adostua izan edo ez, bidezkoak diren txosten teknikoen arabera egitea, margolanaren osotasuna eta kontserbazioa bermatzeko, horren inguruan egiten den edozein aldarrikapen politikoren ondorioz obra unibertsala arriskuan jar ez dadin. 

2.- Eusko Legebiltzarrak nabarmendu du Pablo Picassoren “Gernika” margolan unibertsala dela, eta unibertsaltasun hori jaso egiten dela pertsonen eta herrien aurka hainbat urtetan eta munduan barrena erabili izan diren indarkeriaren, gerraren eta genozidioaren salaketan.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Rafaela Romero