partekatu
• ZUZENKETAK
Hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleen hezkuntza-ibilbidean familiekin komunikazioa eta elkarlana hobetzeko neurriak hartzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
"1.-" Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala familiekiko komunikazioa eta harremana hobetzen, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleei hezkuntza-erantzuna emateko baliabide pertsonal espezifikoak esleitzeko prozedurari buruzko jarraibideetan eta protokoloan ezarritakoarekin bat etorriz. Horretarako, indartu egingo dira familien eta laguntza-zerbitzuen-berritzeguneen arteko koordinazioa, komunikazioa eta harremana, ikasleen beharretara hobeto egokitzeko.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala hobetzen premia bereziak dituzten ikasleei hezkuntza arautuko etapa guztietan dagozkien laguntzen definizioa eta hedapena, bai eta familia guztiek baliabide horiek eskuratzeko mekanismoak ere. "