partekatu
PSE-EEKO BATZORDE BETEARAZLEAREN KOMUNIKATUA
Euskadiko Batzorde Betearazleak bere babesik sendoena azaldu nahi dio Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuko presidenteari, eta gure berotasuna eta gure elkartasuna helarazi nahi diogu hari eta bere familiari horren une zail hauetan. Horrekin batera, demokrazia eta askatasunak, eratu izan ditugun arauak eta erakundeekiko errespetua defendatzeko gure erabakimenik irmoena adierazi nahi dugu.
“Azken egun hauetan gertatu dena duela hilabetetatik duintasunaren muga guztiak gaindituz martxan dagoen jazarpen-kanpaina baten burutzea besterik ez da. Gobernuarekin izan daitezkeen desadostasun politikoek eta Gobernuari egin daitezken kritikek eta kontrolek ez dute inolako zerikusirik Pedro Sanchez presidentea eta bere familia eskuinaren eta eskuin muturraren aldetik jasaten ari diren irainekin, gezurrekin eta jazarpenarekin”, adierazi du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak.
Euskal Sozialismoak, hautestontzietako azterketan eta demokraziako arrazoizko eztabaidan nota bikaina atera berria duenak, ez du etsiko gure printzipioei jarraituz gizarte hobeagoa, bidezkoagoa, eraikitzeko bere ahaleginean. Ibilbide akasgabea betez egin du, bai diktadurako erresistentzian, bai terrorismoaren kontrako borrokan, eta halaxe egingo du eskuinaren eta eskuin muturraren manipulazioen eta deslegitimatzeko saialdien aurrean, Pedro Sanchezen erabakiari beren eskuliburu bihurtu duten miseria moral eta politikoarekin erantzun baitiote.
“Eta horiei zuzentzen naiz zuzenean. Ezin da ezkutatu prentsa askatasunaren edo independentzia judizialaren aitzakipean. PP eta Vox jazarpen-kanpaina doilor hori ahal den era guztietan hauspotzearen eta lideratzearen erantzule zuzenak dira. Politikan ez du denak balio. Ez du denak balio demokrazian oposizioan aritzean. Politikoak baino lehen pertsonak garelako. Eta marra gorri batzuk zeharkatzen direnean, oso zaila izaten da gero atzera egitea. Bihotz-bihotzez, espainiar eskuina laster zentzutasunera itzuliko dela espero dut”, adierazi du Anduezak.