partekatu
• BESTE INIZIALAK
ADIERAZPEN INSTITUZIONALA UNRWA-REN LANAREN ALDE
ADIERAZPEN INSTITUZIONALA UNRWA-REN LANAREN ALDE
Eusko Legebiltzarrak bere babesa adierazten dio UNRWAk Palestinako errefuxiatuen alde egiten duen ezinbesteko lanari nota Gazan eta Zisjordanian hala populazio hori biltzen duten errefuxiatu-eremuetan.
Eusko Legebiltzarrak nazioarteko komunitateari eskatzen dio errespetatu ditzala UNRWArekin hartutako konpromiso politiko eta ekonomikoak, eta, halaber, emaile nagusietako baten, hots, Estatu Batuen ez-betetzeen aurrean, komunitate horri dei egiten dio esleitutako funtsak gehitzera, erakundeak bere lana jarraitu ahal izan dezan.
Eusko Legebiltzarrak Lankidetzarako Euskal Agentziari eskatzen dio jarraitu dezala eta kasua hori bada areagotu dezala bere lankidetza UNRWArekin.
Eusko Legebiltzarrak Estatuko Gobernuari eskatzen dio eutsi diezaiola UNRWAri egiten dion ekarpenari eta azter dezala 2018ko ekitaldian aparteko ekarpen bat egiteko aukera Nazio Batuetako Agentziak aurre egin beharra daukan ohiz kanpoko egoerari erantzunez Garapenerako Espainiako Nazioarteko Lankidetzarako Agentziaren bitartez eta ezar Elkartze Estrategikoko Esparru bat, Agentzia babesteko Ierroak zehaztuko dituena, bai eta hainbat urtetarako aurrekontu-sostenguko esparru bat ere.
Eusko Legebiltzarrak adierazpen hau bidaliko die bai Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Estatuko Gobernuari, bai eta UNRWAri eta Europako Batzordeari ere.