Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AGERTZEKO ESKAERA

Osasun sailburua Osakidetzaren sare zentroaren "Onkologikoa" zentroaren integrazioari buruzko hitzarmenean

Pasa den urteko ekainean Euskadiko 2018-2023 Onkologia Plana onortu zen. Duela aste batzuk Osasun Sailburuak Plan horren ourkezpena egin zuen Legebiltzar honetako Osasun Batzordean.

Darpón sailburuak ekaineko agerraldi hartan aurreratu zuen bezala, joan den abenduaren 27an Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Kutxa Fundazioak hitzarmena izenpetu zuten "Onkologikoa" Osakidetzako zentroen sarean integratzeko 2019ko urtarrilaren l etik aurrera.

Osasun batzordeko kideok aukera izan genuen Donostian, "Onkologikoa"-ren eraikinean, hitzarmena sinatu zen ekitaldi hori bertatik bertara larraitzeko eta, besteak beste, Osasun Sailburuak aipatu zuen hitzarmen berri horrek hainbat onura ekarriko dituela onkologia esparruan herritarrei emango zaien zerbitzuaren kalitateari dagokionez eta pazienteek jasoko doten arreta edo zerbitzua hobea izango dela. Gainera, esan zuen, hemendik aurrera, Onkologikoaren funtzionamendua eta Osakidetzako beste zerbitzuena uztartzeko hainbat pauso emango direla integrazioaren bidean. Halaber, Osasun Sailburuak Jaurlaritzaren konpromisoa berretsi zuen onkologia esparruan ikerkuntza sustatzeko, hitzarmenaren bitartez, gure autonomia erkidegoan edo Gipuzkoako Lurralde Historikoan diharduten beste hainbat eragilerekin elkarlana sendotuz eta bultzatuz.

Ondorioz, gure taldeak Osasun sailburuaren agerraldia eskatu nahi du hobeto ezagutu ahal izateko sinatutako hitzarmenaren helburua edo asma nagusiak zeintzuk diren eta horrek zein pbantaila ekarriko dituen orokorrean osasun arretaren antolakuntzaren ikuspegitik, boina baita Mere pazienteei emango zaien zerbitzuaren kalitatearen ikuspegitik.