Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   EBAZPEN PROPOSAMENAK

“Hezkuntzaren Aldeko akordioa: Akordioaren Oinarriak” dokumentua

OROKORRAK

1          Eusko Legebiltzarrak uste du hezkuntza dela gizarteak bere osotasunean eta herritar guztiek indibidualki aurrera egiteko faktore nagusia. Hori dela eta, aitortu egiten du euskal hezkuntza sistemak euskal gizarteari egindako ekarpen handia.

2          Eusko Legebiltzarrak aitortzen du egungo euskal hezkuntza sistema aurreko adostasun batetik datorrela, Euskal Eskola Publikoaren Legean jasota orain arte iraun duena. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lanean jarrai dezala akordioaren bidean, garaiotarako egokia den hezkuntza Lege bat bermatzeko, etorkizunari begiratuko diona.

3          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio jarrai dezala elkarrizketarako borondatea erakusten eta hezkuntza komunitateari zuzendutako partehartzerako bideak ezartzen.

4         Legebiltzarrak baieztatzen du bai herritarrek duten eskubide unibertsala kalitatezko hezkuntza jasotzeko, eta hori egi egiteko erakundeei dagokien betebeharra, bai balio batzuk bere egitea, gizarte osoarentzat komunak izan behar direnak, hezkuntza politika eraginkorren bidez garatu behar direla, horrek ahalbidetu diezagun gizarte justuagoa, solidarioagoa eta demokratikoagoa, hori guztia hezkuntzari identifikatuz funtsezko zerbitzu publiko gisa.

5         Legebiltzarrak baieztatzen du euskal erakunde publikoek betebeharra dutela bermatzeko inor ez dela hezkuntza prozesutik at geratzen, eta era berean, beren hezkuntzarako eskubidea bermatu ere egin behar dute. Hezkuntza ondare publiko gisa, pertsonen eskubide izateaz gain, erakunde publikoen betebeharra dakar, bermatzeko hezkuntza hori gure gizartearen oinarrizko balioekin bat etortzea. Horretarako, sustatu behar ditu berdintasuna, ezagutzarako sarbidea ondare komun gisa, eta bizikidetza demokratikoa definitzen duten balioak.

6         Legebiltzarrak hezkuntzarako eskubideak, eskubide unibertsal gisa, hezkuntza ondare publiko gisa hartzea dakarrela. Eta, ondorioz, elementu komunen inguruan garatu beharra dagoela: ekitatea, bizikidetza, kohesioa, kalitatea eta abar, eta horren gauzatzean arau komunak behar dituela.

7         Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio ikastetxeek garatu beharreko ondasun publikoko kontzeptuari komunak zaizkion elementuak nabarmendu ditzala,Euskal Hezkuntza Sistema Publikoa osatzen eta egituratzen duten Balio eta Printzipioen batuketa gisa: ekitatea, bizikidetza, kohesio soziala, gertutasuna, kalitate homogeneoa (helburu gisa), eta inklusibitatea.

8          Eusko Legebiltzarrak baieztatzen du hezkuntza funtsezko elementua dela aukera berdintasuna sustatzeko eta gizarte demokratikoa, solidarioa eta arduratsua eraikitzeko.

9             Eusko Legebiltzarrak baieztatzen du hezkuntzak helburu nagusitzat izan behar duela ikasle guztiei aukera berdintasunean beharrezko arreta ematea, edozein direlarik bere baldintzak edo inguruabarrak. Horrela, hezkuntza komunitatea osatzen duten kide guztien kohesio soziala bultzatuko du. Helburua da eskola arrakasta handiagoa lortzea, eta ondoren, gizartean eta lanean sartzea. 10            Eusko Legebiltzarrak uste du hezkuntza dela gizarte moderno baten garapen sozial eta ekonomikorako zutoinetako bat. Giza kapitala funtsezkoa da gure hazkunde ekonomikoko eredua berriro orientatzeko eta finkatzeko, ehun ekonomikoaren lehiakortasuna areagotuz eta, horrela, krisi ekonomikotik indartuta ateratzeko. Horretarako, funtsezkoa da herritarren formazio integrala. Hezkuntzan inbertitzea gure etorkizunean inbertitzea da.

11           Hezkuntzaren ikuspegi integraletik, Eusko Legebiltzarra bat dator euskal hezkuntza sistemaren kalitatean aurrera egiteko premiarekin, bultzatuz ekitatea, kohesio soziala, balioetan oinarritutako hezkuntza, pentsakera eta sinismen pluraltasuna eta askatasuna errespetatuta, hala nola giza eskubideak eta aniztasunaren defentsa. 

12        Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio Lege berriak helburu nagusi gisa izan ditzala ekitatea, inklusioa, eta gure hezkuntza sistemaren kalitatean etengabe hobetzea, aurrera eginez bikaintasunerantz, Euskal Eskola Publikoak eta bere izaera laikoak duen funtsezko zeregina aitortuz.

 

13        Eusko Legebiltzarrak XXI. mendeko euskal gizarteari egoki zaion hezkuntza eredu integrala bultzatzearen aldeko apustua egiten du, non bat egingo duten kultura zienfifikoak eta humanitateek, eta osatuko dena bizitzan zehar egindako ikasketarekin, eta ikasleei ikuspegi kritikoa eta errealitatea eraldatzekoa emango diena.

14        Eusko Legebiltzarrak konpromisoa hartzen du elkarrizketarako eta Euskal Hezkuntza Legea adosten saiatzeko, hezkuntza eragileekin adostutako oinarrietatik abiatuta. Helburua da euskal hezkuntzaren egonkortasuna eta kalitatea egituratu eta indartzea, datozen hamarkadetan bikaintasunerantz aurrera eginez.

15        Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio bultza dezala udalekin elkarlana, hezkuntza proiektuak garatze aldera, sustatuko dutenak eskola inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezko berritzailea, hala nola gizarte berdintasuna.

16        Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala hezkuntza sistema osoaren kalitatea hobetzen, Aurrera eginez hezkuntzara bideratutako baliabideen kudeaketa handiagoa eta eraginkorragoa egiten, ikaslea izanik sistemaren erdigunean, eta aukera Berdintasuna bermatuz justizia sozialetik eta ekitatetik. 17        Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bermatu dezala familien askatasuna eta eskubidea libreki aukeratzeko beren seme-alabentzat nahi duten hezkuntza proiektua, indarrean den araudiaren arabera. 18        Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala ikuskaritza jarduerekin bai lurralde batzordeetatik bai Hezkuntza Ikuskaritzatik, bermatze aldera hezkuntza komunitatea osatzen duten pertsonentzat indarrean dagoen araudiaren arabera dituzten eskubideen eta zereginen egikaritza. 19        Eusko Legebiltzarrak erabaki du bere osoan defendatzea euskal hezkuntza-sistema, gure eskumenak babesteko lan eginez, eskumen horiei esker, euskal erkidegoaren esfortzu eta lanarekin, gure europar ingurunearen batez bestekoa adinako edo eta are handiagoko kalitate- indizeak lortu baititugu. Era berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala defendatzen Euskadiren autogobernua, gure hezkuntza sistemaren kalitatea eta euskal herritarren hizkuntza- eta hezkuntza-eskubideak.

20       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio jarrai dezala hezkuntza sistema osoaren kalitatea hobetzen, hezkuntzara bideratutako baliabideen kudeaketa efizienteagoan eta handiagoan aurrera eginez, ikaslea izanik sistemaren erdigunean eta aukera-berdintasuna bermatuz justizia sozialetik eta ekitatetik.

21        Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio ezen, etorkizuneko Hezkuntza legean jasotakoaren arabera, finantzazio egokia eta nahikoa ezar dezala hori garatzeko.

         BIZIKIDETZA: EKITATEA, KOHESIOA, SEGREGAZIOA

22       Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala erabakiz apustu egiten eskola inklusiboaren, ekitatiboaren eta kalitatezko berritzailearen alde. Helburua da oreka, kohesio sozial, interkulturalitate eta bizikidetza gehiago lortzea gure ikastetxeetan.

23       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio sakon dezala bizikidetza positiboaren garapenean, hezkuntza politika eta programen ardatz bertebratzaile gisa, hala nola guztientzako ikasteko aukera berdintasunaren mermea, bikaintasuna eta ekitatea sustatuko duten kalitatezko hezkuntza proiektuen garapenaren bidez. 

24       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio jarrai dezala hezkuntza kalitatea eta gizarte berdintasuna integratzen dituzten politikak sustatzen. 

25       Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala hezkuntza sistema osoaren kalitatea hobetzen, aurrera eginez hezkuntzara bideratutako baliabideen kudeaketa hobea eta eraginkorragoan, ikaslea izanik sistemaren erdigune gisa eta aukera berdintasuna bermatuz justizia sozialetik eta ekitatetik.

26       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio sustatu dezala irakasleentzako eta oro har hezkuntza komunitatearentzako tresnen diseinua eta dibulgazioa. Helburua da balioetan eta gatazken gainditzean oinarritutako hezkuntzan oinarritutako bizikidetza positiboa lortzen laguntzea.

27       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio aurrera egin dezala hezkidetza eskola ereduan, berdintasuneko hezkuntza eta genero indarkeriaren prebentzia sustatuz euskal hezkuntza sisteman.

28       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio indartu dezala bizikidetzako, berdintasuneko, elkarrizketako eta abarretako balioetan oinarritutako hezkuntza.

 

29       Eusko Legebiltzarrak konpromisoa hartzen du erakundearteko edo sailarteko izaera duten ekimenak sustatzeko, ikastetxeek euskararekin, IKTekin eta gizarte kohesioarekin lotutako lorpenak osatzeko.

30       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dioberandu sartzen diren edo hezkuntza premia espezifikoak dituzten ikasleen eskolaratzea lagundu eta ahalbidetuko duten tresnak diseinatu eta ezar ditzala.

31        Eusko Legebiltzarrak beharrezko deritzo ikasteko zailtasun handienak dituzten ikasleei trataera berezia eskaintzea, eta programa espezifikoak garatzea goi gaitasunak edota ikasteko zailtasun handiagoak dituzten ikasleak egoki tratatzeko.

32       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio premia bereziak dituzten ikasleei eta perfil sozioekonomiko bazterketa arriskuan dauden ikasleak dituzten ikastetxeei beharrezko baliabideak eta babesa ezar diezazkiela.

33       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio beharrezko baliabideak eta babesak ezar ditzala hezkuntza-aukeretaz baliatzeko baldintza berdinetan egoteko, eta ikasketa-emaitza antzekoak lortzeko, ekitate irizpideekin, ikastetxeen hezkuntza premien adierazlearen eta ikaslearen premia espezifikoen arabera.

34       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio aztertu eta identifikatu ditzala zein eremutan aplikatu daitekeen Hezkuntza Premien Adierazlea, hezkuntza Administrazioaren eta gehiengo sindikalaren artean adostutakoa hala eskatzen duten faktoreen ondorioz zailtasun bereziak dituzten ikastetxe publikoak eta ikasgelei modu berezian laguntzeko. Helburua da irakaskuntzako langileen lan-karga arintzea eta emandako hezkuntzaren kalitatea hobetzea.

35       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio hezkuntza jarduera egokitu dezala atzerriko jatorria duten ikasleen premia desbedinetara. Horretarako, ahalbidetu dezala atzerriko jatorria duten eskolako herritar iritsi berrientzako harrera egokia, eta egokitu dezala hezkuntza erantzuna beren inklusioa eta garapena laguntzeko.

36       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio jarrai dezala bermatzen sarbide eta onartze prozesuetan bermatu dadin aukera librerako eskubidea, ekitateko, hezkuntza inklusioko eta gizarte kohesioaren sustapeneko printzipioak zainduz.

37       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio izaera integraleko proiektu pedagogikoak indartu ditzala haur, lehen eta bigarren hezkuntzan ibilbide bera duten ikastetxeetan.

38       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio sustatu dezala eskolaratzeko lurralde-bulegoen lana eta indartu ditzala mekanismoak eta baliabideak, ikasleen matrikulazio prozesuan informatzeko, orientatzeko, laguntzeko eta oreka bermatzeko.

39       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio beharrezko neurriak har ditzala atzerriko jatorria duten ikasleen integrazio orekaturako sare publikoan eta sare kontzertatuan.

40       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio bizikidetza eta gizarte kohesioa sustatuko duten eskolaratze-irizpideak ezar ditzala, eskolaratze inklusiboaren bidez, kontuan izanik ikasleen aniztasuna (hizkuntza-zailtasunak dituzten atzerriko jatorriko ikasleak, hezkuntza sisteman berandu sartu diren ikasleak, premia espezifikoak dituzten ikasleak, harreran edo adopzioan dauden ikasleak…). 

 

41        Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio erantzun integrala eman diezaiola euskal eskolan goraka doan ikasleen segregazioari, arreta berezia jarriz tasa handiena duten ikastetxeetan. 

42        Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio aniztasun kultural handieneko (atzerriko jatorriko ikasleen kontzentrazio altuagoa edo hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak) ikastetxeentzat baliabideak eta babesak eman diezaiela, eskolan dauden ikasleen ezaugarrien eta beren emaitza akademikoen arabera dituzten premiekin bat etorriko direnak.

43       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio indartu ditzala ikuskaritzarako eta kontrolerako tresnak, eta mekanismoak ezar ditzala ikasleen sarbidean eta onartzean legea betetzen dela bermatze aldera.

44       Eusko Legebiltzarrak familien formakuntzaren aldeko apustua egiten du eta Hezkuntza Sailari eskatzen dio tokiko erakundeekin elkarlanean bultza ditzala gurasoen eskolak, bereziki, atzerriko herritar gehiago dauden inguruetan eta arazo sozioekonomiko handienak dituztenetan.

         MODERNIZAZIOA

45       Eusko Legebiltzarrak beharrezko deritzo ikastetxe guztien eraldaketa teknologiko-pedagogikoarekin jarraitzea, beren hezkuntza proiektuak hobetzeko eta sarean ikasketarako komunitate birtual bat eraikitzeko.

46       Eusko Legebiltzarrak proposatzen du irakasleen formakuntza aurrera eraman dadila lehentasunez aintzat hartuta ikastetxeen Hezkuntza Proiektuen garapena eta ikasleen oinarrizko konpetentzien lorpen maila, kontuan izanik proposatutako hezkuntza ereduaren aldaketaren ondoriozko premiak.

47       Irakasleen formakuntzarako potentziala mugitze aldera eta elkarlanerako eta ikaskidetzarako kultura sustatze aldera, Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio ahalbidetu dezala ikastetxea “Ikasketarako Komunitate Profesional” izateko eraldatzen, non profesionalek ezagutzak eta esperientziak elkartrukatzen baitituzten. Horretarako, ahalbidetu dezala baliabideak posible egiteko ikastetxean lan kolektibo hori benetan garatzea, hala nola sustatu dezala ikastetxeek sareetan parte hartzea, horrela berdinen arteko ikasketarako eta elkarlanerako aukerak areagotuz. 

48       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio ikastetxe guztietan esperientzia berritzaileak sustatu ditzala, hezkuntza proiektuarekin koherenteak, horietan modernizazioa eta berrikuntza dinamizatze aldera.

49       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio babestu dezala metodologia eta berrikuntza berriak ezartzea, kurrikulumari, metodologiari, antolakuntzari, familiekin eta komunitate-erakundeekin egindako elkarlanari, ikasgelako praktiken eraldaketari eta abar aspekturi dagokienez. 

50       Eusko Legebiltzarrak eskatzen du babes-zerbitzuen egitura eta funtzioak egokitzea (Berritzeguneak, ikuskaritza, ISEI-IVEI). Helburua da zerbitzu horien arteko harremana indartzea eta ikastetxeetan egindako interbentzioari koherentzia handiagoa ematea.

51        Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio eskola-ibilbideen, -zikloen eta -etapen berregituraketa bati ekin diezaiola, hezkuntza planteamendu koherenteago baten alde egin dezaten, gure gizartearen errealitatearekin eta espektatibekin bat datorrena, eta elkarri lagundu diezaiotela, gainera, ikasleen garapen konpetentzial hobeago batean.  

52       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio aurrera egin dezala haur hezkuntzako bigarren zikloko ikasgelaren integrazioan, eta sustatu dezala ibilbide integrala bi urteetatik aurrera, eskolaratzean oreka handiagoa laguntzeko sarbide goiztiarretik eta hezkuntza planteamendu koherenteagoa lagundu dezatela.  

53       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio gure ikasleen hezkuntza eta formakuntza zientifiko-teknikoa bultzatu dezatela, batez ere emakumeen eremuan, hezkuntza etapa guztietan. Horretarako, unibertsitateak eta bestelako eragile sozio-ekonomikoak inplikatu ditzala.

 

54       Eusko Legebiltzarrak irakasleen zeregina indartzearen alde egiten du aldaketarako eta hezkuntza hobekuntzarako eragile nagusi gisa.

 

55       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio jarrai dezala irakasleen enpleguari egonkortasun handiagoa eta kalitatea emateko neurriak hartzen.

56       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio irakasleen hautaketa- eta formakuntza-prozesuek –bai hasierakoak bai jarraituak- lehentasuneko izaera behar dutela izan, hala nola beste ekimen batzuk beren ahalduntzea, profesionalitatea eta prestigioa sustatzeko.

57       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio irakasleei ahal besteko egonkortasuna bermatu diezaiela, urteroko EEPen bidez. Horrekin batera, eskatzen du beste formula batzuk azter daitezela esperientziak pisu gehiago izan dezan irakasleen funtzio publikorako sarbidean.

 

58       Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio bermatu dadila bitarteko irakasleen jarraipena esleitutako lanpostuan, arauz bete arte. Helburua da ikastetxearen hezkuntza proiektuaren iraupena eta garapena laguntzea eta jarraipena ematea.

59       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio bultza dezala zuzendaritza taldeen lidergoa, egonkortasuna eta jarraipena.

60       Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio garatu ditzala irakaskuntzaren prestigio soziala lagunduko duten sentsibilizazio sozialerako kanpainak, hezkuntza komunitateko sektore anitzen elkarlanaz.

61.- Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio potentziatu dezala irakasle ahaldunduak eta prestigiatuak, aldaketarako eragile nagusi gisa, premia berriak eta ikasteko modu berriak dituzten ikasleei erantzuteko.

 

62.- Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio baliabide guztiak jar ditzala kontzientziazio herritar bat garatzeko irakasleek egiten duten lanaren garrantziaz, eta prestigiatu dezala beren zeregin soziala hezkuntzako eragile nagusi gisa.

 

           HIZKUNTZAK

63          Eusko Legebiltzarrak baieztatzen du eskola izan dela eta dela euskararen ezagutza zabaltzeko faktore nagusia, iraganean imajinatu ezineko mailaraino.

64          Eusko Legebiltzarrak uste du posible eta bateragarria dela euskararen eta gaztelaniaren erabilera eta ezagutza  indartzen jarraitzea eskolan, eta pixkanaka eboluzionatzea hezkuntza sistema hiru eledunerantz, euskara ardatz izanik, ingelesa irakasteko hobekuntza eta aurrera pausu esanguratsuenak barnebilduko dituena, oreka bilatuz sare publikoaren eta kontzertatuaren artean.

65          Eusko Legebiltzarrak hizkuntza eredu eleanitzak Euskadiko ikastetxe guztietara zabaltzen jarraitzearen alde egiten du, kontuan izanik tokian tokiko errealitate soziolinguistikoa.

66          Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskaten dio hedatu ditzala proiektu eleanitzak EAEko ikastetxe guztietara. Proiektu horietan, euskara izan beharko da hezkuntza prozesuaren ardatza, eta hobekuntza eta aurrerapausu esanguratsuak jasoko dituzte; halaber, kontuan izango dituzte eremu soziolinguistikoaren ezaugarriak eta familia hizkuntzaren aitortza. Proiektu horien helburua da ikasle euskaldun eleanitzak lortzea, alegia, derrigorrezko eskolaratzea amaitzen duten ikasleek benetako konpetentzia izan dezatela bai gaztelaniaz, bai euskaraz, hala nola ingeleseko edo atzerriko beste hizkuntza bateko behar besteko maila.

67          Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sustatu dezala hizkuntzen eguneratzea eta didaktikan formakuntza irakasleen hizkuntzetan, bereziki, hizkuntzen trataera integratua eta integralari dagokionez.

68          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio arreta berezia jar dezala atzerriko hizkuntzetan irakasleak eskuratzeari, bai hizkuntzen aldetik bai metodologiaren aldetik, hasierako formakuntza sustatuz unibertsitateekin elkarlanean eta irakasleen etengabeko formakuntza Europa 2020ren helburuekin bat. 

69          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio beharrezko babes neurriak jar ditzala ikastetxe bakoitzak bere proiektu linguistikoa diseinatu dezan, beti kontuan izanda zeintzuk diren derrigorrezko etaparen amaieran lortu beharreko helburuak. 70          Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio azter ditzala beharrezko lanpostuen zerrenden aldaketak, lanpostuen baldintza linguistikoak pixkanaka egokitzeko, ikastetxeen proiektu linguistikoetatik eratorritako premiak artatuz. Helburua da aurrera egitea ikasgaiak ingelesez emateko gaitasuna duten irakasleak txertatzen, espezialitatekoez gain.

71          Eusko Legebiltzarrak uste du ingelesa ezinbestekoa dela, hau bezain mundu internazionalizatuan. Gure mundu globalak beste hizkuntza batzuk ikasteko eta erabiltzeko gaitasuna izan beharra dakar, bereziki ingelesa, nazioartean komunikazioa errazte aldera, izan eremu profesionalean, izan pertsonalean. Konpetentzia transbertsala denez, ikasle guztiek dute beren ikasketara aukera berdintasunean sartzeko.

 

72          Eusko Legebiltzarrak uste du atzerriko hizkuntzetako konpetentzia, bereziki ingelesa, bizi dugun gizarte globalizatuan, lehen mailako hezkuntza helburua izan behar dela. Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio bermatu dezala ikasle guztia, Lanbide Heziketakoa barne, konpetentzia horretan hezia izango dela.

 

73          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio a pixkanaka eta izaera orokorraz, ezar dezala hezkuntza hiru eleduna, euskara izanik ardatza, txertatu ditzala hobekuntzak eta aurrerapausu esanguratsuak ingelesezko formakuntzan, Lehen Hezkuntzako laugarren mailan gutxienez ere irakasgai bat ingelesez ezarriz, proiektu eleanitz hori posible egiten duten ikastetxeetan, urtero formakuntza horrek aurrera eginez.

 

74          Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio sustatu eta zabaldu ditzala atzerrik ohizkuntzak ikastea indartzeko ekimenak, sustatuz mugikortasun programak eta Erasmus+ eta e-Twinning europar eskolarteko programak.

 

75          Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio erraztu dezala bi hizkuntza ofizialetan konpetentzia aurreratua lortzea, eta horrekin batera, bermatu dezala bataz besteko maila atzerriko hizkuntzan, alegia ingelesean, beti fokoa jarriz ikasleen garapen pertsonalean, sozialean, akademikoan eta profesionalean, edozein delarik beren abiapuntua.

 

76          Eusko Legebiltzarrak eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari euskaran eta euskal kulturan ardazten den hezkuntza eleanitza eta kulturartekoa sustatzea. Eta horrekin batera bi hizkuntza ofizialetan gaitasun aurreratua eta atzerritar hizkuntzan maila ertaina bermatzen duen sistema sustatzea, kontuan hartuz eskola bakoitzeko testuinguru soziolinguistikoak izan ditzakeen aukerak eta baldintzak.

77          Eusko Legebiltzarrak eskatzen dio Hezkuntza Sailari hezkuntza planifikatu eta ebaluatzeko Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak erabiltzea tresna gisa eta horretarako irakasleen beharrizanei erantzungo dieten baliabideak ematen jarraitzea.

78          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen  dio irakasleen prestakuntzan lehentasuna eman diezaion honako gaietan: hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboa eta bere didaktika, hizkuntzen trataera bateratua eta euskararen erabilera sustatzeko estrategiak.

79          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio irakasleen Hizkuntza gaitasuna eta kalitatea hobetzeko prestakuntza ematen jarrai dezan, euskaran C1+ eta atzerriko hizkuntzan C1, bereziki ahozkoan abilezia bikaina lortu dezaten.

80          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio eskola komunitatea sendotzeko (eskola, familia eta herria) programak sustatzea Jaurlaritzako beste sailekin harremanetan, beste hainbat programekin egiten den bezala: eskola kirola, irakurketa plana, kultur eta aisialdi jarduera askotarikoak. Era berean, guraso elkarteekin egiten den lankidetzarekin jarraitzea.

81          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio Hizkuntza eta kulturartekotasuna zaintzen dituen hezkuntza sistema sustatzen jarraitzea, proiektu pilotuak sustatuz, irakasleak kulturarteko hezkuntzan prestatuz, gurasoekiko harremana eta formazioa ahalbidetuz.

           EBALUAZIOA

82          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio gure hezkuntza sistemaren etengabeko hobekuntzarako, ebaluazio propio eta integralerako esparru bat garatu dezala.

83          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio ebaluazio-kultura sustatu dezala. Helburua da ikastetxeetan hobekuntza-neurriak sustatzea. Ikasleen barne eta kanpo ebaluazioetatik eta beste ebaluazio batzuetatik (zuzendaritza taldeek, irakasleek, ikastetxeek eta hezkuntza sistemak oro har) abiatuta.

84          Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio ebaluazioa planteatu dezala formakuntza-tresna gisa, berrikuntzan ikastetxeak eta ikasleak bideratuta egon daitezen berrikuntzara, ikastetxeen hobekuntzara eta ikasleenera.

85          Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio ebaluazioaren ikuspegi integrala garatu dezala. Izan ere, prozesu konplexua eta faktore anitzekoa da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua osatzen duten elementu guztiez osatzen da: ikasleak, irakasleak, kurrikuluma, helbideak, ikastetxea, familiak, komunitatea eta hezkuntza sistema.

86          Eusko Legebiltzarrak uste du ebaluazio sistema on batek, ikastetxeen praktika eredugarriak sendotzearekin batera, atalase-maila batera heltzen ez diren ikastetxeetarako plan bereziak garatu behar direla epe motz batean lortu nahi den mailara hel daitezen, modu horretan beraien zein hezkuntza sistema osoaren hobekuntza bideratuz.

87          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio jar ditzala gogoetarako eta autoebaluaziorako tresnak, eta beharrezko baliabideak izan ditzala horien jarraipen, laguntza eta ebaluaziorako.

88          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio zorrotz eta adostasunez ekin diezaiola irakaskuntza funtzioa ebaluaziora, ziur egonik ebaluazioaren defentsak hobekuntzarako argumentu baliagarriak dakartzala.

89          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio aurrera egin dezala ikaslearen irteerako profil orokorrari zehaztapena eta koherentzia emateko. Helburua da ahalbidetzea identifikatzen beti lehenetsi beharreko oinarrizko elementuak ikaslearen ikuspuntutik, kurrikulum osoaren erreferentziazko elementu izango dena.

90          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio pixkanaka ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan integratu dezala konpetentzia bidezko ikuspegia hirugarren azterlanen aurreko etapan. Horretarako, egokitu ditzala irakasleen ebaluazio eta prestakuntza espezifikoa, hala nola ikastetxeentzako aholkularitza eta etengabeko laguntza.

91          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio arrazionalizatu ditzala ikasleen kanpo ebaluazioak. Horrela, gehigarriak izan daitezela bai ikastetxeen barne ebaluazioak, baina kanpo ebaluazioak ere, izan etapa erdiko  zentsalak, izan etapa amaierako irteerako profileko muestralak, edo nazioarteko ebaluazioak.

92          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio Euskal Hezkuntza Legeak indartu eta hobetu dezala Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ebaluazio diagnostikoen eredua.

 

           AUTONOMIA

93          Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio aurrera egin dezala ikastetxeen autonomiaren garapenean perspektiba hirukoitzetik: pedagogikoa, antolamendukoa eta kudeaketakoa.

94          Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio azter dezala ardura partekatuko akordioak garatzeko bideragarritasuna ikastetxe bakoitzaren Hezkuntza Proiektuan oinarrituta eta eskola arrakastaren hobekuntzara bideratuta, ikastetxeen autonomiari eraginkortasun handiagoa eman diezaiokeen tresna gisa.

95          Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio azter ditzala Administrazioaren aldetik ahalbideratzeko aukerak autonomia administratiboaren menpeko ikastetxeen kudeaketa, laguntza, ikuskaritza eta kontrola. 

96          Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio baliabideak erraztu ditzala ikastetxearen lidergo pedagogikoaren ardura duen zuzendaritza funtzioak funtzio erakargarria osatu dezan. Horrela, pertsona prestatuenak eta egokienak aurkeztuko dira, ikastetxearen ezaugarrien arabera, zuzendaritza postuetara.

97          Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio oro har eskola komunitatearen eta bereziki familien partehartzea eta ardura partekatua indartu dezala, ikastetxeak bere autonomia hirukoitza eraginkortasunez gauzatu dezan.

98          Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio beharrezko neurriak har ditzala ikastetxeen kudeaketa administratiboko lanak arintze eta gutxitze aldera.

99          Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio azter dezala Hezkuntza Lege berriaren inguruan kudeaketa-egitura bat sortzeko aukera, ahalbidetuko duena Administrazioaren aldetik gehiago laguntzea, ikuskatzea eta gerturatzea, eta ekarriko duena zerbitzu publikoaren kudeaketa hobea eta eraginkorragoa.

100        Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio har ditzala ikastetxeen kudeaketa lagunduko duten baliabide teknologikoak, hala nola lagunduko dutenak guraso elkarteekin eta oro har hezkuntza komunitatearekin harremana.

101         Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio egokitu ditzala hezkuntza azpiegiturak metodologia eta hezkuntza proiektu berrietara.

102        Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio ardura partekatuko akordioak sinatu ditzala, figura hori sustatuz inguru behartsuetako ikastetxeen publikoen artean, horien autonomia areagotze aldera.

103        Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio definitu eta ezarri ditzala egoki jotzen diren laguntzak eta zerbitzu osagarriak hezkuntza integrala eta ekitatiboa bermatze aldera.

104        Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio ikastetxeen autonomia lagundu dezala, jasoko duena garraio eta jangelako zerbitzu osagarrien antolakuntza eta erabakia, hala nola hezkuntzari osagarriak zaizkion zerbitzuena.

105      Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio hezkuntza sistemari eman diezazkiola azpiegitura egokian unean-unean eskuragarri duenaren arabera eta unean-unean dauden premien arabera.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

José antonio Pastor