Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Finantzen Euskal Kontseilua

PSE-EEk uste du Finantzen Euskal Kontseiluak aurreikusten duen deflaktazioa ez dela “batere nahikoa”, eta beste batzuk sustatzearen alde da

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a los secretarios generales de Bizkaia, Alava y Gpuzkoa, Mikel Torres, Cristina González y José Ignacio Asensio, en la sede del PSE-EE de Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

Finantzen Euskal Kontseiluak (FEK) datorren ekitaldirako diru-sarreren aurreikuspena ezartzeko egiten duen bileraren karira eta hiru lurraldeetan 2023ko foru-aurrekontuak izapidetuko direnez, Euskal Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) honako gogoeta hauek helarazi nahi ditu:

  1. Inflazioak familien eta enpresen ekonomian dituen ondorioak kontuan hartuta, pixkanaka zuzentzen badoa ere, pertsona kalteberenak hala nola gizarteko jende asko babesteko eta jarduera ekonomikoa eta enplegua baldintza onenetan sortzea bermatzeko neurriak hartzea eskatzen du.
  2. 2023ko urtarrilerako PFEZean aurreikusten den %2ko deflaktazioak, gehi 35.000 eurotik beherako errentek izango duten 200 euroko kenkariak (neurri hori defendatzen du PSE-EEk progresibitate handiago bermatzeko) behar horri erantzuten diote, baina ezin da behin betiko konponbidetzat hartu zergapetuen erosahalmenaren galera arintzeko.
  3. Neurri hori, izan ere, ez da nahikoa, argi eta garbi, eta halaxe jakinarazi izan diogu gure bazkideari, EAJri, FEKen bilera egin aurretik izan ditugun kontaktuetan. Beste erabaki batzuk ere aztertu behar dira Espainiako Gobernua hartzen ari den ezohiko neurrien paketea osatzeko, bai, zehazki, zerga arloan, bai klase ertaina eta langile klasea babesteko, atzo bertan Pedro Sanchez presidenteak iragarri zuen bezala.
  4. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aurrekontuak izapidetzean beste neurri batzuk ere aztertu beharko dira fiskalitate berdean, etxebizitza duin baterako aukeran, kalitateko enplegua sortzeko edo mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta ingurumena babesteko, lehendik esperientziak badaudenen gainean edo hausnartzea merezi duenetan.
  5. PSE-EEk konpromisoa du lan horrekin, erantzukizun instituzionalaren ildotik, eta uste du beharrezkoa dela analisi hori beste indar politiko batzuekin partekatzea, bereziki EAJrekin. Beraz, areagotu egingo ditu kontaktuak akordio gehiago lortzeko.