partekatu
PSE-EEk bat egin du martxoaren 22 honetan WWFk bultzatuta ospatzen den ‘Planetaren ordua’ ekimenarekin

Euskal sozialistek bat egin dute WWF erakundeak sustatutako ‘Planetaren Ordua’ ekimenarekin. Aurten martxoaren 22an izango da, 20:30etik 21:30era bitartean. Bat egiten dugu mundu mailan den ingurumen-mugimendurik handienarekin, dei egiten dugu maila askotariko erantzunkidetasunera ekintza klimatikoa azkartzeko, berotegi efektuko gasen isurpena murrizteko eta larrialdi klimatikoari aurre egiteko.
PSE-EEko Trantsizio Ekologikoaren eta Aldaketa Klimatikoaren idazkari Daniel Senderosen iritziz, klimaren aldaketaren kontrako borrokan “ez dute balio hitzerdika aritzeak eta retardismoak, zientzia ari zaigu ohartarazten, aurten 1,5 gradu gainditu ditugu dagoeneko, eta arriskutsuki hurbiltzen ari gara Parisko Itunak atzerabueltarik gabeko puntutzat jotzen duten 2 gradu zentigradotara. Horregatik, beharrezkoa eta premiazkoa da ekintza klimatikoa azkartzea, klima egonkortu dadin”.
Ekintza klimatikoa herri honen agenda politikoaren lehen lerroan jarri izan duen alderdia izan gara, eta Euskadin harro egon gaitezke euskal sozialisten konpromisoari eta ahaleginari esker lortutako Euskadiren Aldaketa Klimatikoaren eta Trantsizio Energetikoaren Legearekin. Sozialistek funtsezko eginkizuna bete dugu egun dagoen araudirik anbiziotsuena onartua izan zedin”, azaldu du Senderosek. Arduradun sozialistak, halaber, esan du legea bultzada handia dela trantsizio energetikorako eta klimaren aldaketara egokitzeko, udalerrietan herritarren osasuna babesteko aterpe klimatikoak bezalako ekimenak ezarriz edo autokontsumoa, autokontsumo partekatua eta komunitate energetikoak bultzatuz.
“Dei bat egiten diegu herritarrei parte aktiboa izan daitezen klimaren aldaketaren kontrako borrokan, jokoan dugulako gure planetaren, gure ekonomiaren eta gura osasunaren oraina eta etorkizuna, eskuinak zein eskuin muturrak gure herrialdean nahiz mundu osoan praktikan jartzen ari den diskurtso eta politika negazionisten goranzko joerak dakarren arriskuaren aurrean”, adierazi du. Mugimendu global horri babesa emanez, PSE-EEk itzali egingo ditu bere egoitzetako argiak.