• BERRIA
Dokumentuak
partekatu
• AHOZKO GALDERA
Berrikuntza teknologikoan lagunduz Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera zuzendutako jardueren gainean.
Euskal turismoa eredu aldaketa baten erdian dago. Urrun geratzen dira industria txikia zeneko garaiak, eta pixkanaka Gizarte Segurantzan 100.000 afiliatu baino gehiago dituen sektore bihurtu da, EAEko ekonomia osoaren %10 izatera helduz, eta horren baino hazkunde handiagorekin, gainera.
Turismoaren sektore profesionalak aurrera egin behar du garaiotarako egokiago den eredu batekin, baliabide teknologikoekin, efizientziaren hobekuntzarekin eta negozioaren kudeaketarekin.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ekintzailetza bultzatzeko programak sustatzen ditu, eta Euskadiko turismoaren sektore profesionalean paradigma-aldaketa sustatu eta ahalbidetuko duten teknologia berriak jartzea bultzatzen du, gihar handiagoko enpresak sortu eta garatuz eta errealitate berrietara egokituz.
Era horretan, Euskal Sozialistak Taldeak honako AHOZKO GALDERA zuzentzen dio TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILBURUARI:
- Zer balantze egiten du sailburuak berrikuntza teknologikoaren bidez turismo-enpresen lehiakortasuna bultzatzeko ezarritako neurrien gainean?
INTERESGARRIA IZAN DAITEKE...
• DOKUMENTUA
Sobre la situación y resultados del turismo vasco tras la finalización de la feria Fitur.
• DOKUMENTUA
Garraio publikoko deskontuei buruz
• DOKUMENTUA
Sobre los resultados y el momento actual del turismo vasco tras la finalización de la campaña de verano
• DOKUMENTUA
"Business angel"-ak Euskadira erakartzeari buruz
• DOKUMENTUA