Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Euskadin eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako programak bideratzen dituzten Next Generation funtsei dagokienez

OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, lñaki Arriolari

Next Generation EU funtsak suspertzeko tresna dira, eta Europar Batasunak diseinatu ditu krisiari eta COVID-19aren pandemiak eragindako ondorioei aurre egiteko. Gainera, EBren testuinguru ekonomiko berria gehitu beharko litzaioke, inflazio-tasek, diru-interesaren igoerak eta Ukrainako gerra-egoerak baldintzatuta. Hala eta guztiz ere, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, funtsak esleitzeko erritmoa handia eta dinamikoa izaten ari da, euskal administrazioan egiten ari diren izapideen ondorioz. Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilentziako Plan Nazionalaren (PRTR) 2. osagaiak "Etxebizitza Birgaitzeko eta Hiria Berroneratzeko Plana" ezartzen du, eta bere helburu nagusietako bat Estatuan eraikitako parkea birgaitzea bultzatzea da. Nola ez, osagai hori Euskadiri ere badagokio, eta zehazkiago, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari. Inguruabar horiek guztiak kontuan hartuta, eta baliabide horiek esleitzeko aurreikuspenak ikusita, "Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak" legebiltzar-taldeak honako galdera hau egin du OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO:

Zein da EBk, Espainiako Gobernuaren bitartez, Next Generation funtsak esleitzeari buruzko jokabidea, Euskadin eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako politikei eta programei dagokienez?