Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

“Euskadi Bono Denda” kontsumoa bultzatzeko programaren azken datuei buruz

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak EAEko merkataritza sektoreko establezimenduetan kontsumoa bultzatzeko “Euskadi Bono Denda” programarako Deialdiaren Agindua eman zuen pasa den urriaren 5ean.

Merkataritza-establezimenduak programari atxikitzeko epea urriaren 27an amaitu zen.

Data horretatik aurrera, Euskadi Bono Denda” bonuak banatu dira atxikitako establezimenduen artean.

Bonu horien indarraldia 2020ko urriaren 30etik 2020ko abenduaren 31ra arte ezarri zen.

Beraz, indarraldiaren erdialdean gaude dagoeneko. 

Kontsumoa bultzatzeko neurriaren bilakaeraren eta dimentsioaren hurbileko jarraipen bat egiteko, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” Legebiltzar Taldeak OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Turismo, Merkataritza eta Turismo sailburuari: 

  • Zer datu eman ditzake sailburuak “Euskadi Bono Denda” kontsumoa bultzatzeko programari buruz bere indarraldiaren erdia igaroa denean?