partekatu
• AHOZKO GALDERA
Genero indarkeriaren emakumezko biktimen arreta hobetzearen harira etxebizitza adjudikatzearen inguruko erakunde arteko akordioari buruz.
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILBURUARI, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO.
Eusko Jaurlaritzak erakunde arteko akordio bat sinatuta du beste administrazio batzuekin eta esparru profesionaleko kolektiboekin, genero-indarkeriaren emakumezko biktimentzako arreta hobetzeko.
Horren helburua da Euskal Autonomia Elkartean etxean tratu txarrak jasotzen dituzten eta indarkeria sexualaren biktima diren emakumezkoen arretan engaiatuta diren erakundeen arteko koordinazioa bultzatzea, horiei babes eta arreta integrala bermatzeko osasun, polizia, justizia nahiz gizarte arloan.
Ikusirik horrek duen garrantzia, eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren arduraduna zaren aldetik, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” Legebiltzar Taldeak hurrengo OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau zuzentzen dio Iñaki Arriola jaunari:
- Zer eratan laguntzen dio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak genero-indarkeriaren biktima diren emakumezkoei etxebizitzak esleitzeko prozesuetan?