partekatu
• AHOZKO GALDERA
Hipoteka-maileguen zorrekin lotutako gehiegizko klausulak kontrolatzeari buruz
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ikuskapen-kanpainak egin ditu, EAEn ezarpen handieneko finantza-erakundeen hipoteka-kontratuekin lotuta.
Kanpaina horiek eragin dituen baldintza da banku-erakundeek formalizatzen dituzten mailegu askotan klausula bat ezarri ohi dela, banketxearen arabera izenburu bat edo beste duena: ordaindu gabeko kuoten komisioa, epemugan ez ordaintzeagatiko komisioa edo zorragatiko komisioa.
Kanpaina horiek zirela medio, hipoteka-maileguen kontratuak eskatu zitzaizkien finantza-erakunde horiek denek klausula hori gehitu zuten kontratuen baldintzetan, eta gehienek zigorra jaso zuten horren ondorioz.
Bestalde, gaur egun, auzitegi gehienen irizpidea da banketxeek bezeroei zorragatik kobratzen dizkieten komisioen deuseztasuna deklaratzea.
Horregatik, Konstumoko Euskal Institutuaren informazioa jaso nahi dugu, klausula mota horiek kontrolatzeko zer jarduketa egiten dituzten eta horrekin lotuta eginiko arau-hausteak xedatu badira zer zigor jarri diren jakiteko.
- Zer kontrol egin du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak hipoteka-maileguen zorren inguruko gehiegizko klausulak kontrolatzeko?