partekatu
• ZUZENKETAK
Euskadin enpresak erortzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari, eta arlo horretan eskumena duten gainerako erakundeei eskatzen die euskal ekonomiaren martxa onean eta, ondorioz, gure enpresa-sarearen osasun onean esku hartzen duten askotariko faktoreak sustatzera bideratutako politika publikoak bultzatzen eta hobetzen jarrai dezatela.
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala pertsona eta enpresa ahulei laguntzeko neurriak ezartzen irismen globaleko egoeren aurrean, hala nola energiaren, elikaduraren edo finantzaketa-kostuen garestitzearen aurrean