Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Migratzaleen eta errefuxiatuen giza eskubideen defentsari buru

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak babesa adierazten die giza eskubideen erabateko betetzea errespetatzen duten migrazio- eta asilo-politikei, eta helburu horretarako botere publikoek garatutako ekimenei. 

Era berean, migrazio-politika publikoetan, bat egiten du ikuspegi integral eta transbertsalez egiten diren apostuak, uste baitu harrera, arreta, integrazioa eta aniztasuna herri erronka bat direla, eta herri erronka gisa landu beharrekoak direla. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lanean jarrai dezala, modu koordinatuan, gainontzeko erakundeekin eta inmigrazioaren eta pertsona errefuxiatuen eremuan hirugarren lanean diharduten hirugarren sektoreko elkarteekin, arreta egokiagoa emate aldera. 

Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrak esker ona adierazi nahi die elkarte guzti horiei, gizarte zibiletik pertsona migratzaile eta errefuxiatuen alde, euren eskubideen babeserako eta bermerako lanean dihardutenei. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio garatu dezala 2018-2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana, enfasi berezia eginez harrera egiteko, integraziorako eta aniztasun kulturalerako estrategietan; eta jarrai ditzala garatzen Eusko Jaurlaritzaren 2017-2020 Bizikidetza eta Giza Eskubideen Planean jasotako ekimenak.

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Ikuspegiren bidez azterketa bat egin dezala pertsona etorkinek euskal gizartean dituzten premiei buruz.