partekatu
• ZUZENKETAK
COVID-19aren bigarren olatuaren aurrean adinekoentzako egoitza-zentroak prestatzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
1.- Kontingentzia sozio-sanitarioko plan orokorra ezartzen jarrai dezala, foru-aldundiekin lankidetzan, Euskadiko zentro sozio-sanitarioetan kudeaketa egokia koordinatzeko eta planifikatzeko.
2. Arreta sozio-sanitariorako eredu integral bat bultzatu dezala, adinekoentzako osasun eta gizarte-laguntzako lehen mailako sarearekin koordinatua, haien etxeetan edo egoitzetan bizi daitezen.