partekatu
• ZUZENKETAK
ESIko kudeaketa ekonomikoan izandako irregulartasunei buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak honako hau eskatzen die Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Osakidetzari:
1- Araba Erakunde Sanitario Integratuaren kontratazio-espediente guztiak gardentasun-irizpideen arabera eta sektore publikoko kontratuen araudia errespetatuz eta aplikatuz gauzatzen jarraitzea.
2- Arabako ESIari hobekuntza-ekintzak proposatzea etorkizuneko kontratazio-espedienteetan aldaketak sartzeko, Santiago Ospitalearen eta Txagorritxu Ospitalearen antolaketan aurrera egiten jarraitzeko eta Arabako gizarte osoari ematen zaion arreta eta zerbitzua hobetzen jarraitzeko.
3- Erakundearteko beharrezko lankidetzari eustea.