partekatu
Eneko Andueza: “Politika onak denboran luzatzen diren eta egonkortasunari ustekaberik gabe eusten dioten kontsentsu zabalak eskatzen ditu”
Sozialistek sinatutako “egungo eta etorkizuneko” akordioek euskal gizartearen ongizatea bermatzea dutela xede esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Bidasoako eta Pasaiako badiako foru arduradunekin eta udal karguekin egindako bileran
“Indar politiko guztiekin hitzartzeko aukera ematen digun zentraltasun bat dugu Euskadin, eta gehiengo sozialak ulertu eta txalotu egiten du hori”, adierazi du
Cristina Labordak udalerrien egitekoa aldarrikatu du “eskumenei buruzko eztabaida betean”: “Udalek asko dute esateko. Horiek ere Euskadiren etorkizuna eraikitzen dute beren proiektu estrategikoekin eta herritarrek helarazten dizkiguten beharrekin”
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, balioa eman dio denboran luzatutako diren politika adostuak aplikatzearen garrantziari euskal erakundeei egonkortasuna emateko orduan. “Politika onak denboran luzatzen diren eta egonkortasunari ustekaberik gabe eusten dioten kontsentsu zabalak eskatzen ditu”, adierazi du. Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako idazkari nagusiak deiturik foru arduradunekin eta Irun, Hondarribia Pasaia, Lezo eta Errenteria bezalako udalerrietako udal arduradunekin egin duten bileran, Anduezak esan du sozialistek sinatutako egungo akordioek, eta etorkinean sinatuko dituztenek, euskal gizartearen ongizatea eta justizia soziala bermatzea dutela “helburu behinentzat”. “Indar politiko guztiekin hitzartzeko aukera ematen digun zentraltasun bat dugu Euskadin, eta gehiengo sozialak ulertu eta txalotu egiten du hori”, adierazi du.
Buruzagi sozialistaren esanetan, PSE-EE “ez da utziko eramaten ez urduritasunagatik, ez gure arerioak erakusten ari diren hauteskunde kalkuluagatik, bazkide duguna barne”. Eta udal eta foru hauteskundeak hizpide hartuz, aitortu du “data gorriz” markatua dutela, “urrats handia emango dugulako aurrera”. Hala ere, esan du oraindik denbora dagoela “udaletan eta aldundietan zorroztasunez lan egiteko”.
“Alderdi Sozialistak erakundeetan lan egiteko duen konpromisoa koiunturen gainetik dago, iritzi eta polemika ezberdinez harago doa”, adierazi du. Anduezak Cristina Laborda Irungo alkate denak egindako lana jarri du sozialistek erakunde guztietan egiten duten kudeaketa eraginkor eta eraldatzailearen adibide modura, gipuzkoar hirian gauzatutako “etengabeko eraldaketarekin, etorkizuneko plan oso anbiziotsuen bidez”. Eta herri horretan etxebizitzaren arazoari aurre egiteko hurrengo hiru urteetan 1.000 etxebizitza eraikitzeko duten asmoa hartu du horren adibiderako.
Politika onak denboran luzatzen diren eta egonkortasunari ustekaberik gabe eusten dioten kontsentsu zabalak eskatzen ditu.
Horregatik, Euskal Sozialistek sinatutako egungo akordioek eta etorkizunean sinatutako dituztenek euskal gizartearen ongizatea bermatzea dute helburu... pic.twitter.com/XnAd6SFYhc
— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 2, 2025
“Cristina Laborda lehen postuetan dago bere lana egiten gehien ahalegintzen diren eta gainerako Administrazioei gehien aldarrikatzen, galdegiten eta eskatzen dieten alkateen artean, ezbairik gabe. Eta ez dauka erraza, kontuan harturik hiri horrek duen izaera estrategikoa eta trenbide, industria eta merkataritza esparruetako tradizioa, haren izaera eta hirigintza nabarmen markatzen dutena”, azaldu du.
Alkateak, bere aldetik, udalerrien egitekoa aldarrikatu du “eskumenei buruzko eztabaida betean”, eta sozialistek zuzentzen dituzten sailen laguntza eskertu du. “Udalek asko dute esateko. Horiek ere Euskadiren etorkizuna eraikitzen dute beren proiektu estrategikoekin eta herritarrek helarazten dizkiguten beharrekin. Eta lehen lerrotik aurre egin beharrean gara horiei, gugan konfiantza jartzen duten pertsonengandik hurbilen den erakundea garenez”, adierazi du.
Eta datorren ostegun eta ostiralean hirian Azahara Dominguez sozialistak zuzentzen duen Lurralde Antolaketa Sailak antolatutako METREX Udazkeneko Konferentzia nola egingo den gogoratu du, eta Via Irun proiektuaren bidez Irunek erabiltzen ez den trenbide-espazioa eraldatzeko eta garraio eta komunikazioen nodo logistikoan kokatzeko dituen planak azalduko dituela foro horretan.
Cristina Labordak eskerrak eman dizkio Asensiori, lehen ahaldun nagusiorde eta Jasangarritasuneko diputatu denari, eta Goizane Alvarez Kultura, Gazteria eta Kirol arduradunari foru erakundetik jaso izandako laguntzagatik, eta esan du “Irungoa bezalako hirietatik ere” eraikitzen dela Euskadiren etorkizuna, “asko ematen dutelako, asko dutelako esateko eta hiru hiriburuez harago geure pisu propioa dugulako eta askori askotan ahaztu egiten zaien egiteko erabakigarria dugulako”. Eta Jose Antonio Santanoren lana azpimarratu du, “Via Irun proiektu hau errealitate bihurtzeko egiten ari den hainbesteko lanagatik: horri esker, hilabete gutxiren buruan dagoeneko martxan izango dugu Abiadura Handia hartzeko gai izango den nazioarteko geltoki intermodal handia”, esan du topaketan bertan zen Garraioen Estatu idazkariari buruz.
Eta aitortza egin dio bai Susana Garcia Chueca sailburuari, bai Miguel Angel Paez sailburuordeari “Irun jartzeagatik Eusko Jaurlaritzaren lehentasunen artean Euskadiko garraio arloan”, Topoaren “egungo hiri-arrakalari” amaiera eman nahi dionaren moduko proiektuekin. Hiru urtetan mila etxebizitza eraikiko diren proiektua eta Denis Itxasok zuzentzen duen Sailaren protagonismoa gogoratzera zuzendu du haren hitzaldiaren zati bat.
“Iragarri dezaket aste gutxi batzuen buruan sartuko direla makinak San Miguel Anakako 420 babes ofizialeko etxebizitza egitera. Herritarrei horrenbeste kezkatzen dieten egitate batzuez ari gara, berebiziko garrantzia duen gai batean”, esan du. Jarraian, hiriak beste arlo batzuetan dituen eskariak zehaztu ditu, hala nola: “osasun-zerbitzuak hobetzea, Plaiaundiko padurak osatzeko finantza-akordioa, N-1 zaharreko bide bakarreko zati bakarraren hobekuntza, edo erabilera anitzeko pabiloi baten beharra”.