Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “PSE-EEk presentzia handiago izan behar du Eusko Jaurlaritzan, EAJren higaduraren aldean lortu izan ditugun emaitza onengatik”

PSE-EEko idazkari nagusiak oso positibotzat jo du Konstituzio Auzitegiak Etxebizitzaren Legeari eman dion lehen abala, eta euskal Exekutiboak sailburu sozialistak kontra direla aurkeztu duena ere atzera botako duela iragarri du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Euskal Sozialistek apirilaren 21eko hauteskundeetan EAJren “higaduraren” aldean lortutako emaitza onek Eusko Jaurlaritzaren osaketan alderdiaren presentzia handiagoa ekarri behar duela. “Negoziatzen ari garen gobernu-programak aldatu egingo du Euskadiren gidoia, baina horretarako ondo kudeatu behar da. Guk erakutsi dugu badakigula kudeatzen, badakigula euskal herritargoak dituen arazoei erantzuten. Kudeaketa on baten bermerik onena sozialistek presentzia handiagoa izango duten Gobernu bat da. Presentzia handiago hori guk lortu ditugun emaitza hobeagoei eta EAJk jasan duen higadurari zor zaio”, adierazi du Euskadi Irratiko Boulevard programan egin dioten elkarrizketa batean.

Gobernu-programa bat onartzeko bide onetik doazen negoziazio batzuen harira egin ditu adierazpen horiek buruzagi sozialistak: “euskal herritarrek dituzten erronka eta arazoei erantzungo diena, sozialistek kanpaina osoan azaltzen jardun izan duguna, erronka horiei heltzeko gobernurik onena izan dezagun”.

Euskal Sozialistek eskuratuko lituzketen sailei buruz galdetu diotenean, hauxe erantzun du: “edozer erantzukizun geure gain hartzeko prest gaude, horretarako jende prestua eta aditua dugu, erronka horiei erantzuteko beren onena emango duten jendea”. Horren harira Etxebizitzaren arloagatik galdetu diotenean, berriz, “Ongizate Estatuaren oinarrizko bost zutabetako bat Etxebizitza izan behar duenaren bermea baldin badago, arlo hori sozialistek kudeatzen dugulako da, azken bi legegintzaldi hauetan egin dugun bezala”, esan du.

Euskadin kudeaketa on bat egoteko bermerik onena sozialistek hurrengo Eusko Jaurlaritzan eragin handiago izatea da.

PSE-EEk presentzia handiago izan behar du Eusko Jaurlaritzan, EAJren higaduraren aldean lortu izan ditugun emaitza onengatik. #MásEuropa
?@Boulevardeitb pic.twitter.com/XqYKW4nA3c

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 22, 2024

Eneko Anduezak “oso positibotzat” jo du Konstituzio Auzitegiak Andaluziako Juntaren helegite bati erantzunez estatuko Etxebizitza Legeari eman dion lehen abala, eremu tenkatuak arautzeko aukera jasotzen duena. “Gobernu zentralari eman dio arrazoia. Izan ere, horrek oso argi zituen Etxebizitza Lege horren helburuak eta planteamenduak, eta, zorionez, uste dut Auzitegi horrek atzera botako dituela, bata bestearen ondoren, aurkeztuta diren helegite guztiak. Oso berri ona da herrialde osoarentzat; batik bat, euskal herritarrentzat”, adierazi du.

Anduezak azpimarratu duenez, Konstituzionalak “arrazoia emango digu estatuko legea planteatu zen zehaztapenetan, eta euskal esparru juridikoa osatuko dute, tresna gehiago emanez Eusko Jaurlaritzari etxebizitza-politikak modu eraginkorragoan kudeatzeko. Politika horiek lehentasuna izan behar dute Gobernuan, gazteriaren gisako gizarte-maila kaltebera zehatzari zuzen-zuzenean eragiten dion kontu bat delako”.