Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Ezagutu gaitzazu

partekatu  partekatu

Eneko Andueza

PSE-EEko idazkari nagusia

PSE-EEko idazkari nagusiak kargua eskuratu zuen 2021eko urrian egindako hauteskundeetan. 2024ko abenduaren 16an berriz hautatu zuten. Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1979an, eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). 17 urterekin hasi zuen bere ibilbide politikoa, PSE-EEn eta Euskadiko Gazte Sozialistetan afiliatu zenean. Ordizian zinegotzi eta Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren aholkulari gisa aritu zen. 2008an Eibarko Udalaren alkateorde eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi izan zen. Gipuzkoako Batzar Nagusietan bozeramaile sozialista izan ondoren (2011-2016), legebiltzarkide hautatu zuten 2016an. Euskal Sozialisten Legebiltzar Taldearen egungo bozeramailea da. Gipuzkoako PSE-EEko (2017-2021) eta Eibarko Talde Sozialistako (2009-2017) idazkari nagusia izan da ere. Idazkari nagusi karguan egon den bitartean, PSE-EEk goranzko joera finkatu du Anduezak alderdiaren buruzagitza hartu zuenetik egin diren hauteskunde guztietan (udal eta foru hauteskundeak, hauteskunde orokorrak, autonomikoak eta Europakoak). Euskal erakundeetan akordioak bilatzea izan da ekintza politikoaren ardatzetako bat, baita neurri aurrerakoien defentsan eta zerbitzu publikoen defentsan euskal sozialisten lidergoa defendatzea ere.