Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Maiatzaren Lehena

Eneko Andueza: “Kalera irten beharra dago gure eskubideak aldarrikatzeko eta lokatza eta liskarra soberan diren demokrazia bat defendatzeko”

Pedro Sanchezek gidatzen duen proiektu sozialista “inoiz baino biziago” dagoela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Maiatzaren Lehenaren manifestazioan, eta “inoiz baino beharrezkoagoa” dela eskuinaren eta eskuin muturraren aurrean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la representación socialista en la manifestación por el 1º de mayo celebrada en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Maiatzaren Lehena une aproposa dela kalera irteteko lan eskubideak defendatzera, baina baita eskuinaren eta eskuin muturraren erasoengatik arriskuan dagoen demokrazia defendatzeko ere. Erakundeak deslegitimatu eta hankaz gora jarri nahi izatea leporatu die horiei. Eta PSOEk, Pedro Sanchez presidenteak eta horren Gobernuak legegintzaldi honetan eskubideak eta askatasunak gehitzeko bere bide-orriarekin jarraitzea lortuko duten konfiantza duela adierazi du.

“Maiatzaren Lehena, Emakumezko eta Gizonezko Langileen Eguna ospatzera eta aldarrikatzera etorri gara, eta testuinguru zail baten erdian gara, eskuina eta eskuin muturra tematuta baitaude lokatza eta liskarra jartzen, erakundeak deslegitimatzen, are, herri honen kalitate demokratikoa auzitan jartzen. Garrantzitsua da, oso garrantzitsua, kalera irtetea gure lan-eskubideak eta gure eskubide sozialak aldarrikatzera, baina, batez ere, lokatza eta liskar hori guztiz soberan dituen demokrazia bat defendatzera”, adierazi du UGTk eta CCOOk Bilbon deitutako manifestazio batean parte hartu baino minutu batzuk aurretik.

Andueza izan da ordezkaritza sozialista zabalaren buruan beste alderdikide batzuekin batera, hala nola Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusia, Patxi Lopez Kongresuko bozeramailea, Maria Guijarro diputatua edo Begoña Gil Erakunde Politikako idazkaria, Batzorde Betearazlearen beste kide batzuez gain, tartean Teresa Laespada, Ekain Rico, Pau Blasi, Patricia Campelo, Beatriz Gamiz edo Nora Abete. 

? Maiatzaren Lehen hau ospatzera eta aldarrikatzera etorri izan gara beste urte batez, Emakumezko eta Gizonezko Langileen Eguna.

Eta testuinguru politiko zail baten erdian egiten dugu, eskuina eta eskuin muturra tematuta baitaude lokatza eta liskarra sartzen, erakundeak deslegitimatzen… pic.twitter.com/ieg2AqdqKJ

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 1, 2024

Pedro Sanchezek Gobernuaren buruan jarraituko duela berretsi ondoren sozialistek duten aldarteaz galdetu diotenean, PSOEk etapa berriari heltzeko agertzen duen batasuna nabarmendu du Anduezak, larunbatean Batzorde Federalean erakutsi zen bezala.

“Herri honetan esateko ugari duen alderdi baten batasuna eta indarra erakutsi zen, batez ere, eskubide gehiago, askatasun gehiago konkistatzen segitzeko eta eskuinari eta eskuin muturrari aurre egiteko legegintzaldi bat aurrean dugula. Horiek lokatza eta liskarra besterik ez dituzte sartu nahi Espainiako politikan eta erakundeetan, are, herri honetan oinarriak ondo sustraiturik dituen demokrazia bat hankaz gora jarri nahi dute.

Eta PSOEren proiektua inoiz baino beharrezkoagoa dela iritzi dio: “Iragan larunbatean nahiko agerian geratu zen gure arteko elkartasuna. Proiektu sozialista inoiz baino biziago eta sendoago dago, inoiz baino beharrezkoagoa da, asko dagoelako jokoan. Presidenteak berak erakutsi du aurrera egiten eta proiektu sozialista honen baina, ororen gainetik, herrialde-proiektu honen buruan jarraitzeko duen gogoa”.

Inbestidura ahalbidetu zuten alderdi politikoen babesa ere aipatu du. “Gobernuari babesa ematen dioten alderdiek badakite zer dugun joan, horri bizkarra ematen baldin badiote izango dugun arriskuaz, eskuinari eta eskuin muturrari ateak zabalduko lizkiokeelako. Horiek, izan ere, gure demokrazia suntsitu eta hainbeste ahaleginen ondoren herri honetako hainbat eta hainbat jendek konkistatu izan ditugun eskubide sozial guztiak hankaz gora jarri nahi dituzte”, adierazi du.