Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Konponbideak proposatzen dituen politika bat nahi duten hautesleekin konektatu dugu”

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du programari erantzungo dion gobernu-akordio baten alde eta “gure botoen argitasuna eta sendotasuna erakundeetan ordezkatuta egon dadin” egingo duela lan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en la reunión de la Comisión Ejecutiva del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko zuzendaritzarentzat “politika egiteko era baten erabateko arrakasta” izan da sozialistek iragan igandeko hauteskundeetan lortutako emaitza, 150.000 boto eta 12 eserleku lortu baitituzte Eusko Legebiltzarrean. Euskadiko Batzorde Betearazleak zifra horien balorazioa egin du, kontuan hartuta indar nazionalisten arteko polarizazio bortitz baten erdian eta gobernuko bazkidearen higadura nabarmenarekin gertatu direla.

“Jakin izan dugu konektatzen politika lasaiago bat, arazoak konpontzera, konponbideak proposatzera, aurrean ditugun erronkei heltzera zuzendutako politika bat nahi duten hautesle horiekin. Politika aurrerakoiek, trantsizio energetikoak, berdintasunak, etxebizitzaren eskubideak, enplegu duinak irabazi dituzte hauteskunde hauek, euskaldunek nahiago izan dutelako PSE-EE etorkizun hobeago bat defendatzeko, eta zerbitzu publikoekin, hezkuntzarekin, osasungintzarekin, zainketekin ere gauza bera egiteko”, azaldu du Eneko Anduezak.

Sozialisten proposamena argia dela berretsi du PSE-EEko idazkari nagusiak: “Kanpainan esan izan duguna egingo dugu boto horiekin. Aurpegia emanez aritu gara, jende guztiak zekien zein zen zure gure bide-orria eta gure nahia; beraz, beren konfiantza eman diguten guztien abala dugu orain. Gure printzipioak eta gure programa gidalerrotzat hartuko dituen gobernu-akordio bat lortzearren egingo dugu lan, erakundeetan, batez ere Eusko Jaurlaritzan, dugun ordezkaritza gure botoen argitasunaz eta sendotasunaz islatuta egon dadin”, adierazi du.

PSE-EEk eskerrak eman dizkio Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuko presidenteari eta bere gobernuko kideei kanpainako ekitaldietan izan duten presentzia aktiboagatik, eta, bereziki, “gure mezua zabaltzen lagundu diguten PSOEko alderdikide guztiei”. Babes horrek Gobernuak eta sozialistek erabakitzeko esparru guztietan duten garrantzia nabarmentzen du.

Exekutiboak “emaitza oso ona” opa izan die, halaber, Salvador Illari eta PSCri Kataluniako hurrengo hauteskundeetarako, eta indar hori bera islatua izan dadila eskatu du Europako ekaineko bozetan, “funtsezkoak baitira berriz ere eskuin muturrari galga jartzeko, askatasunak defendatzeko eta etorkizuna bakean eta bizikidetzan eraikitzeko”.