Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gaur, hemen eta orain abiarazten dugu sozialistak Lehendakaritzara eramango gaituen bidea”

PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, “Alderdi Sozialista prest, gaituta eta pronto dago Euskadiren etorkizuna lideratzeko”
“Gu gara Sozialismoak arrakasta lortu izanaren eta egin izan dugun guztiak merezi izan duenaren adibiderik onena”, esan du Euskal Sozialisten X. Kongresuari amaiera ematean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en la clausura del 10º Congreso de los Socialistas Vascos | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, ilusioaren eta erronkaren mezua helarazi die militanteei Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren X. Kongresuaren klausuran: “Gaur, hemen eta orain, garai berri bat hasten da Euskadirentzat. Ilusioaren, itxaropenaren, etorkizunaren eta eraldaketaren garaia. Gaur, orain eta hemen abiarazten dugu sozialistak Lehendakaritzara eramango gaituen bidea”.

Donostian Kursaal Jauregian bertan egin zen PSE-EEren azken Kongresua amets sozialistak bultzatzeko plataforma izan zela gogoratu du Anduezak: “Orain dela 23 urte Euskadiren historia aldatu zuen biltzar bat egin genuen. Herri hau gidatzearekin eta Lehendakari sozialista bat izatearekin amets eginez atera ginen hartatik. Eta amets hura egia bihurtu zen! Gaur, handik 23 urtera, ilusio eta amets berberekin ateratzen gara Kongresu honetatik, bakean eta askatasunez. Herri honen lema berriz hartzeko nahia dugu, Euskadik berriro Lehendakari sozialista bat izatea nahi dugu”, adierazi du.

“Argi utzi dugu PSE-EE prest, gaituta eta pronto dagoela Euskadiren etorkizuna lideratzeko”, esan du. “Alderdi honek gauzak gertatzeko bertute handia duelako. Asmoak politikan eta politikak Ongizatean bihurtzen ditugu. Egonkortasuna emateko, indartsuak bihurtzeko eta egoki kudeatzeko gaudelako gobernuetan, herritarrak kontuan, beti”.

Anduezak nahi duen Euskadi, Euskal Sozialistek nahi duten Euskadi da “Euskadi tolerante bat, irainek, xenofobiak eta homofobiak tokirik izango ez dutena, emakumezko inork beldurrik pasatu beharko ez duen Euskadi bat, haur inork sufrituko ez duen Euskadi bat, zaintzen gaituena zainduko duen Euskadi bat, adinekoei beren bizitza osoan guri eman izan diguten guztia emango dien Euskadi bat, memoriadun Euskadi bat, duintasuna duen Euskadi bat, ezberdina denari aitortza egingo dion Euskadi bat”, zehaztu du.

Eneko Anduezarentzat, Euskadiren etorkizuna “hemen eta orain” dago, X. Kongresuaren lemak dioen moduan. “Hemen dago, geu garelako etorkizuna. Euskadiko Alderdi Sozialista da etorkizuna. Eta orain da, etorkizun hori jada eraikitzen ari garelako, oraina jada lideratzen ari garelako”.

PSE-EEk “Euskadi lideratzea Euskadi aldatzeko, Euskadi eraldatzeko” proposatu du Euskal Sozialisten liderrak. Aldaketa Euskadi lehiakorrago izateko, “digitalizazioaren alde eginez, Adimen Artifizialaren eskutik sortzen doan mundu berriaren onurez baliatuz, euskal enpresen inbertsioak bultzatuz euren sektoretan liderrak izan daitezen, Talgorekin egin izan dugun moduan, ikerketa eta garapen teknologikoan inbertituz, gure enpresak kanpotik datozkigun mehatxuetatik babestuz”.

Aldaketa, “euskal Osasungintza aitzindaria izan dadin, osasun mentala osasun-politiken ardatzetako bat izan dadin, Hezkuntza emaitza akademikoen buruan egon dadin, berdintasuneko heziketa eman dadin eta indarkeria matxistaren kontrako borrokan lehen lerroan egon dadin, gure zainketa-ereduak Gizakidetzara egin dezan jauzi, hiri bizigarriagoak eraikiz, datorrenean pentsatuz eraikiko diren etxebizitza-eredu batekin, eskuragarriekin, Euskadi biziberritu eta Euskadin bizitzera bultzatuko dutenekin, batik bat, gazteak”.

Eneko Anduezak “gurekin dagoeneko ez daudenak” eta “beren ideiengatik eta herri honengatik bizitza eman zuten sozialista guztiak” gogoratu ditu amaieran. “Ziur nago oso harro sentituko liratekeela gutaz”, esan du. “Izan ere, gaur esan dezakegu gu garela Sozialismoak garaipena lortu izanaren adibiderik onena”, esanez amaitu du bere jarduna.