partekatu
Eneko Andueza: "Mugikortasun jasangarria Euskadi konektatuago eta bidezkoago bat bermatzen duen berdintasun-politika bat da"
PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, sozialistek garraio arloan egindako lanak "gure autogobernua herritarren bizitza hobetzeko erabiltzen dugula erakusten du"
Javier Hurtado: "A-29an jokoan dugu eskubideak zabaltzen dituen eta aukera-berdintasunaren alde egiten duen gobernu sozialistaren ereduan aurrera egitea ala PPren eta Voxen inboluzioko eta atzerakako eredua"
Maider Etxebarria: "Mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua ezin da dagoeneko tokiak konektatzeko modu gisara bakarrik ulertu. Hiri-berroneratzearen motore ere bada, tranbiarekin gertatzen den bezala edo Herrandarren bulebarrean ikus daitekeen bezala"
Jon Nogales: "Alavabuseko eta Eskualde Garraioko erabiltzaile kopurua %62 hazi da azken hiru urteotan. Hazkunde hori garraio publikoa herritarren eskubide gisara ulertzetik eta mugikortasun-politikak foru-ekintzaren lehentasunen artean kokatzeko konpromiso politikotik etorri da.
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du mugikortasun jasangarriaren politika Euskadiren gizarte- eta lurralde-kohesioa finkatzera zuzendurik egon behar dela. Gai horretan euskal gizartean berdintasun handiago bat sustatzeko estrategia koherente bat izateak duen garrantzia azpimarratu du Anduezak. "Mugikortasun jasangarria Euskadi konektatuago eta bidezkoago bat bermatzen duen berdintasun-politika bat da", adierazi du.
Eneko Anduezak PSE-EEk helburu hori lortzeko betetzen duen eginkizuna azpimarratu du arabar hiriburuan "Mugikortasun jasangarria, berdintasunaren berme" izenburupean burutu den jardunaldian. Bertan, besteak beste, Javier Hurtado Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak, Maider Etxebarria alkateak eta Jon Nogales ahaldun nagusiorde eta Mugikortasun Jasangarriko diputatu denak hartu izan dute parte. Eta Donostialdeko Topo berria eta Gasteizen Zabalganako tranbiaren luzapena jarri ditu ekitatiboagoa eta jasangarriagoa izango den mugikortasun baterako bulkada sozialista horren adibide modura. "Mugikortasun jasangarria ez da soilik auto, autobus edo errepide kontu bat. Esan nahi du pertsona batek enplegurako, ikasketetarako edo zerbitzu publiko batzuetarako aukera izatea, bizi den tokian bizi dela", zehaztu du.
Horren haritik, esan du proiektu horiek "gure autogobernua euskal herritarren eguneroko bizitza hobetzeko" nola erabiltzen diren erakusten dutela. Eta Gernikako Estatutuak eskaintzen dituen tresnak euskal gizarteari benetan kezkatzen dioten eskariei erantzuna emateko erabili behar direla. "Autogobernuak langile batek bere enplegua lehenago izateko balio du. Ikasle batek nahi duen prestakuntzarako aukera izateko. Enpresa bat lehiakorragoa izateko. Eta familia batek aukera gehiago izateko bizi nahi duen tokia uztera beharturik ikusi gabe", adierazi du.
Buruzagi sozialistarentzat, ezin da onartu "lehen eta bigarren mailako lurralderik". Eta balioa eman dio Susana Garcia Chueca sailburuak zuzentzen duen sailak testuinguru ezkor hori saihesteko abian jarritako estrategiari. "Euskadi herri lehiakorrago batean, berritzaileagoan, etorkizuneko erronkei erantzuteko hobeto prestatuta egongo den batean bihurtu behar da", adierazi du.
Errealitate hori berreste aldera, sailburutza horretatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan burutzen ari diren mugarriak nabarmendu ditu Anduezak, adibidez Gasteizen Mariturrirako tresnbide-adarra esleitzea, Bilboko Metroaren 4, eta 5. lineetako eraikuntzan eman diren urratsak edo Antxoko biaduktuaren eraispena, hiri-konektibitatea erraztu eta paisaiaren lehengoratzea bilatzen duena.
"Udalerrian joan-etorriak gero eta errazagoak izango diren Euskadi bat eraikitzen laguntzen duten proiektuak dira. Bizitokia bizi-proiektu bat garatzeko oztopo izango ez den Euskadi bat. Euskadi herri lehiakorrago batean, berritzaileagoan, etorkizuneko erronkei erantzuteko hobeto prestatuta egongo den batean bihurtu behar delako", adierazi du.
Hurtado: "A29-an, aurrera ala atzera"
Arabako PSE-EEko idazkari nagusi Javier Hurtadok aurkeztu eta zuzendu izan du mahai-ingurua, eta mugikortasun jasangarriak duen garrantziaz ohartarazi du hauteskunde orokorretarako deialdiaren aurrean.
"Oso argi dugu mugikortasun jasangarria ezin dela izan gutxi batzuentzako pribilegio bat. Mugikortasunaz ari garenean, aukera-berdintasunaz, eskubideez eta bizi-kalitateaz ari gara. Mugikortasuna guztion eskura egongo den eskubide bat izan behar du. Eta hori ere jokoan dugu A-29an. Eskubideak zabaltzen dituen eta aukera-berdintasunaren alde egiten duen gobernu sozialistaren ereduan aurrera egin ala PPren eta Voxen inboluzioko eta atzerakako eredua".
Hauteskunde orokorretarako Arabako zerrendaburuak mahai gainean jarri ditu adibide batzuk, eta ondorioztatu du garraioaz eta mugikortasunaz hitz egitean ere aldeak nabarmenak direla gobernatzeko orduan: "Dagoeneko gobernatzen dauden tokietan ari gara ikusten, bidegorriak kentzen ari dira, Elxen, Valladoliden edo Gijonen egiten ari diren bezala, mugikortasun-planak baliogabetzen ari dira, isurpen baxuko eremuen kontra eginez, erabat ahaztuz herritarren osasunaz eta gure airearen kalitateaz. Ez, ez da gauza bera guk edo beste batzuek gobernatzea. Ez, politiko guztiak ez gara berdinak".
Etxebarria: Hiri-berroneratzea eta justizia soziala
Gasteizko alkateak, Maider Etxebarriak, egitasmo jakin batzuekin ?esaterako, Herrandarren kalekoa edo tranbia ezartzeko inguruarena? hiri-berroneratzean diren ondorioa positiboak nabarmendu ditu.
"Mezu oso garbia bidaltzen dugu: mugikortasun jasangarriaren eta garraio publikoaren aldeko apustua ezin da soilik planeta babesteko edo tokiak konektatzeko modu gisara ulertu. Hiri-berroneratzearen motore ere bada, ikusi besterik ez dago nola aldatzen diren kaleak tranbia ezartzen denean, edo nola geratu den Herrandarren bulebarra; eta justizia sozialerako tresna bat ere bada", azaldu du.
Hiriko bizilagun guztiek ibilgailu pribatuaren alternatiba bat ?garraio publikoa, edo bizikleta? erosotasunez erabiltzeko duten eskubidea defendatu du Etxebarriak, eta Gasteizek ingurumen-erreferente izateari erantzun behar diola gogoratu du.
"Hiritarrei hauxe helarazten diegu: berdin dio zein auzotan bizi zaren, zure erosahalmena zein den edo zure bizikleta merkatuko onena den, ibilgailu pribatuaren alternatiba izango denarekin hirian zehar eroso eta seguru ibiltzeko eskubidea duzu. Ingurumen-erantzukizun bat dugu, baita erantzukizun sozial eta ekonomiko bat ere. Ingurumenekoa, zerbaitengatik garelako ingurumen-erreferente bat; soziala, ondo planifikatutako mugikortasun batek hiri hobe eta bidezkoagoak eraikitzen laguntzen digulako; eta, ekonomikoa, ez dugulako ahaztu behar trantsizio energetikoa lehiakortasunerako eta enplegua sortzeko aukera ere badela", adierazi du.
Nogales, konpromiso politikoa publikoa denarekin
Jon Nogalesek garraio publikoak arabar lurraldean duen onarpen gero eta handiagoa azpimarratu du, eta Mugikortasun Sailak egindako ahaleginarekin lotu du hori. "Alavabusen eta Eskualdeko Garraioaren erabiltzaile kopurua %62 hazi da azken hiru urteotan. Hazkunde hori garraio publikoa herritarren eskubidea dela ulertzetik eta mugikortasuneko politikak foru-ekintzaren lehentasunen artean jartzeko konpromiso politikotik etorri da. Sozialisten marka daraman konpromiso hori Alavabusera eta Eskualdeko Garraioa bideratzen ditugun baliabideak %50ean haziz gauzatu da, herritarrei zerbitzu gehiago eta hobeagoak, maiztasun handiagokoak eskaintzeko, eta baita puntako orduetan errefortzuak, gaueko zerbitzuak eta tarifa erakargarri batzuk ere, %67rainoko hobariekin", azaldu du.
Eta bidean diren proiektu batzuk aipatu ditu: "Bide horretatik jarraituko dugu, ez garelako konformatzen, eta urratsak ematen jarraitu nahi dugu Alavabusen emakida nagusiak berrituz, eserleku gehiagorekin eta erosoagoak, modernoagoak eta efizienteagoak izango diren autobus berriekin, eta Bidegorrien Sarea garatu eta Eltziego/Guardia eta Gasteiz/Langraiz bideak bultzatuz.