Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Ez dugu egiten enpresen kontra doan erreforma fiskalik, Ongizate Estatuaren eta Euskadiren lehiakortasunaren onerako direnak egiten ditugu”

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak “zenbaitzuk Madrileko diskurtso neoliberalekin gu ere kutsatzeko duten zaletasuna” salatu du Euskadi Irratian

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en "Ganbara" de Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, erreforma fiskal berriak euskal gizarte osoarentzat ongizatea sortzen jarraitzeko balioko du, tartean enpresentzat, eta “zenbaitzuk Madrileko diskurtso neoliberalekin gu ere kutsatzeko duten zaletasuna” kritikatu du.

“Oker dabiltza norbaiten kontrako erreforma fiskalak egiten gabiltzala uste dutenak. Guk ez dugu egiten inongo enpresa baten irabazien kontrako erreforma fiskalik. Ongizate Estatuaren eta euskal gizarte osoaren lehiakortasunaren onerakoak direnak egiten ditugu, tartean baita gure enpresentzat ere”, adierazi du Confebaskek erreforma fiskalari buruz egin izan dituen kritiken harira egin dioten galdera bati erantzunez. 

Euskadi Irratiko Ganbara saiorako egin dioten elkarrizketa batean, fiskalitate progresibo eta bidezko baten garrantzia azpimarratu du buruzagi sozialistak, horrek euskal enpresa-ehunari ere laguntzen diola esanez. Eta Espainiako Gobernuak Next Generation funtsen bidez Euskadin inbertitu izan dituen 3.500 milioi euro edo Eusko Jaurlaritzak enpresen errotzea indartzeko duen Finkatuz funtsa jarri ditu adibidetzat.

Ez dugu egiten enpresen kontra doan erreforma fiskalik, Ongizate Estatuaren eta Euskadiren lehiakortasunaren onerako direnak egiten ditugu.

#reformafiscal-ari egindako kritika batzuk Madrileko diskurtso neoliberalekin gu ere kutsatzeko den zaletasunetik sortu dira.

@GanbaraEiTB #EuskadiAquiyAhora pic.twitter.com/Pk4EWTniBp

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 25, 2025

Bestalde, Auzitegi Gorenak atzerriko tituluen homologazioari buruzko transferentzia baliogabetu izanari buruz galdetu diotenean, Anduezak adierazi du Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak arlo horretan izenpetu izan duten akordioa “transferentzia bat erabateko berme politiko, administratibo zein juridikotik gauzatu ahal izateko nahi irmotik” egin izan dela.

“Sinetsirik gaude indarreko lege-esparruaren barruan egin izan dela. Bi gobernuak animatu nahi ditut legezko bideak agortu ditzaten une honetan, esaterako gure osasun-sisteman, horrenbesteko premian garen profesional asko linbotik aterako lituzkeen transferentzia baten konstituzionaltasuna defendatzeko.