Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Europa berde, sozial, abegitsu, berdinzale eta etorkizundun hori ezin dugu utzi iraganeko garai lazgarrietara garamatzan eskuin baten eskuetan”

Idoia Mendia: “PPren sozioek motozerra hartzen dute, murrizketa drastikoak txalotzen dituzte, ezberdina dena eta gutxien duena mespretxatzen dute. Horixe da popularrek babesten duten eredu berria”

“Gure politikek Euskadin duten arrakastaren zati garrantzitsu batek zerikusia du Pedro Sanchezek Europan erakusten ari den lidergoarekin, Teresa Riberaren erabakimenarekin eta Europako sozialdemokraten bultzadarekin”, adierazi du Europako Parlamenturako hautagaiak

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en el inicio de campaña junto a la candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, y la concejala de Movilidad y Sostenibilidad de Bilbao, Nora Abete | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Europaren etorkizunaz eta eskuin muturraren gorakadaren ondorioez ohartarazi du sozialistek europar hauteskundeetarako kanpainari hasiera emateko Bilbon egin duten ekitaldian. Voxi erakundeetarako sarbidea erraztu izana aurpegiratu dio Anduezak PPri, autonomia erkidegoetan eta udaletan egin dituzten akordioen harira.

“Hauteskunde hauek guztioi axola digu. Asko axola behar ligukete. Europa berde, sozial, abegitsu, berdinzale eta etorkizundun hori ezin dugu utzi iraganeko garai lazgarrietara garamatzan tunelean gero eta gehiago murgiltzen ari den eskuin baten eskuetan. Gainera datorkigunaz jakitun izan behar gara, esaterako erronka demografikoaz edo klimaren larrialdiaz, eta erronka horiek Europarik gabe gainditzea ezinezkoa denaz”, azaldu du.

Eta hau gaineratu du: “Espainia moderazioz bete behar zuen Feijooren PP horrek eskuin muturrez bete du, eta gobernu guztietarako ateak ireki dizkie. Emakumeak babesgabe uzten dituzten, klimaren aldaketa ukatzen duten edo elite ekonomikoaren parte ez diren guztiei laguntzarik gabe uzten dieten politikei izaera emanez”.

Alderdi Sozialista “Europa gehiago, PSOE gehiago” lemarekin aurkezten da hauteskundeetarako hitzordu honetara, eta Anduezak dio hori dela alternatiba bideragarri bakarra eskuin muturraren eta eskuinaren eta horien arteko konplizitatearen aurrean. Halaxe aldeztu izan dute kanpainaren lehen ekitaldian Anduezak –sozialistek erkidegoko hauteskundeetan lortu duten emaitza ona eta azken hauteskunde orokorretako garaipena gogoratu du– zein Idoia Mendiak, hautagaitzako 10. zerrendaburu denak.

Europa berde, sozial, abegitsu, berdinzale eta etorkizundun hori ezin dugu utzi iraganeko garai lazgarrietara garamatzan eskuin baten eskuetan.

Garbi izan behar dugu demografia edo klima

 bezalako hain erronka garrantzitsuak soilik sozialismo gehiagoz… pic.twitter.com/wzE6Hs7Ep5

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 23, 2024

“Datorren ekainaren 9rako alternatiba posible bakarra sozialistena da. Gu garelako Europa berdea, Europa berdinzalea, Europa feminista, Europa modernoa, aurrerabidearena, aurrerapenena, digitalizazioarena, bakearena, berdintasunarena, anaitasunarena, ezberdinarekiko errespetuarena. Sinetsirik nago euskaldunek Alderdi Sozialistari emango diotela babesa, apirilaren 21ean egin zuten bezala, joan den urteko uztailaren 23an garaipen handi batekin egin izan zuten bezala. Sozialismorik gabe ez dagoelako Europarik. Sozialismorik gabe ez dago etorkizunik”, adierazi du Anduezak.

Covid 19ak eragindako krisiari Europak eman zion erantzuna eta euskaldunen interesen eta Europar Batasunaren politikaren artean dagoen konexioa ekarri du gogora buruzagi sozialistak Nora Abete Bilboko alkateordeak aurkeztu duen ekitaldi politiko horretan.

“Europaren proiektua Euskadiren proiektua ere bada, galde diezaiotela bestela euskal herritarrei, pandemian txertatzeko estrategia bat izan ahal zutelako Europari esker, galdetu bestela inflazioa goraka zihoanean salbuespen iberikoaren onura jaso zuten euskal familiei, Euskadiko ekonomiaren eta enpleguaren euskarri diren enpresa guzti horiei, Next Generation funtsen laguntzak jasotzen ari direnean”, adierazi du.

Mendia: “PPren sozioek motozerra hartzen dute”

Europako Parlamenturako hautagaiak, Idoia Mendiak, bere aldetik, eskuin muturrak etorkizunarentzat dakarren arriskuaz eta PPk Voxekin dituen aliantzez ohartarazi du, eta nahigabeturik azaldu da popularrak Bruselan justifikatu nahian dabiltzalako ultrekin duten aliantza, Nuñez Feijooren alderdia autonomia erkidego askotan egiten ari den gauza bat denez.

“Eskuin horrek, PP horrek, Mileirekin eman dio hasiera kanpainari. PPren sozioek motozerra hartzen dute, murrizketa drastikoak txalotzen dituzte, ezberdina dena eta gutxien duena mespretxatzen dute. Horixe da popularrek babesten duten eredu berria. Horixe da lortutako guztiarentzat dagoen arriskua. Horixe da gure botoarekin hautestontzietan borrokatu dezakeguna. Eta horri galga jartzeko aukera bakarra dago. Botoa sozialistei ematea”, adierazi du.

Eskuin muturrak klimaren krisiaren edo genero-indarkeriaren aurrean duen jarrera ekarri du gogora Idoia Mendiak, eta baita emakumeen, LGTBI kolektiboen edo etorkinen eskubide oinarrizkoenak nola ukatzen dituzten ere. Eta Voxek Marine Le Peni egindako txaloak frantziar buruzagiak Espainiako nekazaritza-produktuei bere herrialdean sarrera debekatzeko duen asmoa gorabehera, edo Javier Mileiri, bere herrialdearen jurisdikziopeko uretatik gure arrantzaleak kanporatu nahi dituenean.

Bataila, egun, #MasEuropa-ren alde da
Bataila, egun, Mileiren koalizioari aurre egiteko da pic.twitter.com/9U3lGQz6jp

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) May 23, 2024

Buruzagi sozialistaren esanetan, europar hauteskundeetarako kanpaina da Pedro Sanchezek Europa osoan zehar defendatu izan duen espainiar eredua azaltzeko, politika aurrerakoak egitea azaltzeko, Espainian zein Europan zenbaterainoko baliagarriak diren erakutsi dutena, kalera irteteko unea.

“PSOE da Espainian eredu arrakastatsu honekin jarraitzeko eta eredu hau Europara esportatzen jarraitzeko bermea. Eredu hori arriskuan dago orain, Europako Alderdi Popularra arriskuan jartzen ari delako eskuin muturraren postulatu guztiak bere eginez. Liberalekin eta sozialdemokratekin batera Europaren proiektua, munduan bakarra dena, demokraziaren, gizarte kohesioaren eta bizikidetzaren itsasargia dena, eraiki izan zuen europar eskuin hori bera. Orain, berriz, uko egiten diote eredu horri nazioarteko eskuin muturrari ateak zabaltzeko”, adierazi du penaturik.

PPri Europari buruz proposamen bakar bat ere aurkeztu ez izatea aurpegiratu ondoren, hauteskunde hauetan benetan jokoan denaz ohartarazi du, ez duelako zerikusirik alderdi nazionalisten nahiekin.

“Ekainaren 9an ez da konponduko nazionalisten inolako nahirik. Egun horretan, hau dute euskaldunek jokoan: autonomikoen kanpainan Eneko Anduezak baliatu izan dituen aurrerabiderako politikak burutu ahalko diren ala ez. Izan ere, Euskadiko gure politika arrakastatsuen zati garrantzitsu batek zerikusia da Pedro Sanchezek Europan erakutsi duen lidergo sozialistarekin, Teresa Ribera gure hautagaiaren erabakimenarekin eta bizi izan ditugun krisirik sakonenen aurrean, pandemiaren eta gerraren aurrean, neurri sozialekin erantzuteko europar sozialdemokratek eman duten bultzadarekin”, zehaztu du.