Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Lehendakaria izaten banaiz, 26 urte arteko gazteek eta langabezian daudenek doan bidaiatuko du Euskadiko garraio publikoan”

Politika sozialek indar gehiago izan dezaten sozialistek Eusko Jaurlaritzan indar gehiago izatearen alde azaldu da PSE-EEko idazkari nagusia, Jaume Collboni eta Maider Etxebarria ondoan zituela

Herritarren beharrak helburu nagusitzat hartuta legegintzaldiko lehen konpromisoak nola bete diren nabarmendu du Gasteizko alkateak

Jaume Collboni: “Sozialisten proiektua identitate partekatuak, gizartearen aurrerabidea eta erakundeen egonkortasuna batzeko gai da, bai Euskadin, bai Katalunian”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la Secretaria General del PSE-EE de Álava, Cristina González, el alcalde de Barcelona, Jaume Collboni, la alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria, y la cabeza de lista del PSE-EE por Álava para las Elecciones Vascas, Aroa Jilete | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du hauteskunde autonomikoen ondoren Lehendakari izaten bada garraio publikoaren doakotasuna bultzatuko duela 26 urtetik beherako gazteentzat eta langabezian diren guztientzat, eta adierazi du hori koherentea dela sozialistek garraio publikoaren alde egiten ari diren “apustu irmoarekin”. 

 “Gauza bat iragarri nahi dut, garraio publikoarekin dugun harremana epe laburrean goitik behera aldatuko duena. Lehendakaria izaten banaiz, 26 urte arteko gazteek eta langabezian daudenek doan bidaiatuko du Euskadiko garraio publikoan. Apustu irmoa, argia, egin beharra dago, herritar guztiek uler dezaten. Garraio publikoa bultzatu nahi dugu, eta belaunaldi gazteei era jasangarri eta garbiagoan lekualdatzeko aukera emanez egingo dugu. Eta eskua botako diegu langabetuei ere halako une zail batean, lan-merkatuan ere errazago sar daitezen”, azaldu du.

Euskadirentzat jasangarritasunean eta pertsona guztientzako erabilerraztasunean oinarritutako mugikortasun-eredu bat lortzen eta garatzen sozialistek bete izan duten funtsezko eginkizuna azpimarratu du hautagaiak, Jaume Collboni Bartzelonako alkatea eta Maider Etxebarria arabar hiriburuko alkatea ondoan zituela.

Anduezaren esanetan, “gure lurraldea eraldatzeko eta hobetzeko zeharo beharrezkoa” da sozialisten presentzia handiagoa Eusko Jaurlaritzan.  “Herri honi hobeto doakio Alderdi Sozialista Gobernuan dagoenean. Bai hemen, bai Espainian. Ezker baliagarria gara, langilea, egon beharrekora dagoena, alegia. Kudeaketan izan dugun gure iragana eta Administrazio ezberdinei egonkortasuna emateko izan dugun erantzukizuna aldarrikatzen dugu”, adierazi du. 

Buruzagi sozialistak esan du PSE-EEren helburua pertsonen ongizatea izan dela beti: “Hori egin nahi dutenek bide horretan aurkituko gaituzte”. “Horixe da gure mezua euskaldunentzat. Gu ez gabiltz denbora galtzen, eta herritarrei ere ez diegu denbora galarazi nahi. Politika sozialistak, sozialistek egindakoak. Euskaldunek ez dutelako hori baino gutxiago merezi”, azpimarratu du. 

LaLehendakarigaiak, halaber, balioa eman dio Euskal Sozialistek euskal erakundeei egonkortasuna emateko egindako lanari eta beste alderdi politiko batzuekin jendearen mesederako akordioak egiteko gaitasunari. “Politika egiteko gure eredua gorabeheretatik eta tirabiretatik urrundurik dago, herritarren beharrei erantzuna eta konponbidea ematera zuzentzen delako”, gaineratu du.

Gizartearen kezkak erdigunean dituzten politika horien beste aldean, EH Bilduren eta EAJren artean gerta daitekeen itunaz ohartarazi du PSE-EEko idazkari nagusiak, “nazionalistentzako eta nazionalisten arteko alferrikako eztabaiden labirintotik barrena berriro eramango gaituztenak”. “Euskal gizartea ez dago denbora galtzeko, ezta porrot egin zuten esperientziak bizitzera itzultzeko ere”, esan du. 

Lehendakaria banaiz, 26 urte arteko gazteek eta langabezian daudenek doan bidaiatuko dute #Euskadi-ko garraio publikoan.#AldatuGidoia pic.twitter.com/uK83kFhTda

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 17, 2024

“Arazoa ez da Espainia edo Europa, aitzitik. Euskadik aurre egin beharrean den demografiaren, klimaren larrialdiaren edo zibernetikaren erronkei heldu ahal izateko ditugun aliatu handiak dira. Horiek bai direla Euskadiren benetako arazoak, kezka eragin behar digutenak. Eta arazo horiek, alafede, nik esaten dizuet ez dituztela konponduko ez Urkulluk, ez Pradalesek, ez Otegik, ez Otxandianok”, gaineratu du.  

Eta EH Bilduko hautagaiak kudeaketaren eredu gisa aste honetan bisita egin dion Pere Aragones buru duen ERCko gobernua jarri izana kritikatu du. “Hori da bere erreferentea? Ispilu horretan begiratu nahi du? Lehortearen aurrean erreakzionatzeko gauza ez den gobernu bat? energia berriztagarrietako proiektu bakar bat ere martxan jartzeko ezgauza dena? bere ikasleen beharretik urrun den hezkuntza-sistema bat duena? enpresa ugari galtzea eragin izan duena? milaka langile lanik gabe geratzen utzi izan duena?” galdetu du.

Konpromisoa Gasteizen

Gasteizko alkateak, Maider Etxebarriak, sozialistek herritarren beharretara zuzendutako gobernu batekin duten konpromisoa azpimarratu du. “Orain dela zortzi hilabete, Gasteizko Udalak ziklo berri bati hasiera eman zion dagoeneko etxeko marka den formula batekin konprometitutako gobernu baten bidez. Eredu batekin, hitz gako bat biltzen duen kode batekin. Konpromisoa da hitza. Buruarekin gobernatzeko, egon behar denera egoteko eta herritarren arazoei erantzuna emateko konpromisoa. Guztientzat gobernatzeko konpromisoa, lurrak oinean direla eta emaitzak lortuz”, azaldu du.

Eta hirian berak zuzentzen duen udal gobernu berriarekin abian jarritako ekimen batzuk aipatu ditu. “Legegintzaldi hasierarekin, abian jarri ditugu Zaramaga auzoaren eraberritze integrala, Florida parkeko Adinekoentzako Bulegoa edo Jose Erbina kaleko Udaltzaingoaren komisaldegia bezalako zerbitzuak zabaldu ditugu, autonomoentzako txekea bezalako ekonomia-sustapeneko neurriak hartu ditugu, lizentziak emateko epea murriztu dugu, inbertsioa erakartzeko eta enplegua sortzeko akordio garrantzitsuak lortu ditugu, Lakuak Basque Culinary Center-a hartzeko, esate baterako”, azaldu du.

Eta 2024an Principal Antzokia zaharberritzeko obrak hasiko direla gogoratu du, udal kontuetarako lortutako akordioa azpimarratu aurretik. “Gasteizko historiako plan ekonomiko handienarentzako aurrekontuari buruzko akordio batera heldu izan gara, inbertsioan errekorra jarriz, zenbaitzuk ezinezkoa zatekeelakoan zeuden arren hauteskunde aurreko giroagatik”, azaldu du.

 “Garaipena arnasten da”

Bartzelonako alkate Jaume Collbonik, bere aldetik, “ideiak oso argi eta Euskadi eta bere etorkizuna buruan eta bihotzean dituen lider” gisa definitu izan du Eneko Andueza. “Garaipena eta Lehendakari sozialista berri bat arnasten da”, esan du. Sozialisten erresistentzia eta konbikzioa ere nabarmendu ditu Bartzelonako agintariak, “helburu bat jartzen duenean lortu egiten duelako gizartearen mesedetan”, haren iritziz.

Collbonirentzat, Alderdi Sozialista da “identitate partekatuak, gizartearen aurrerabidea eta erakundeen egonkortasuna batzeko gai” den proiektu bakarra, bai Euskadin, bai Katalunian. “Jendeari benetan axola zaionaz ari gara, gure kezkak jendearen kezkak direlako. Eta haien gogoa eta bizitza hobe baterako nahia ordezkatzen dugu guk”, azaldu du. 

Bartzelonako alkateak udal gobernu berriaren lehen jarduketen adibide modura jarri ditu Generalitateren esku babes sozialeko 2.000 etxebizitza egiteko hamaika orube jarri izana edo lehen mailako asistentziako hamaika zentro eraikitzeko proiektua desblokeatzeko ekimenak eta 170 ikastetxe turismo-zergaren bidez energia berriztagarriekin klimatizatuta egotea lortzeko proiektua. Eta Pedro Sanchezek Katalunian bultzatu izan dituen ekimenei aitortza eginez eman dio amaiera ekitaldiari.