partekatu
Eneko Andueza: “Horixe erabakiko dugula. Emaitza hau bikaina da”
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, “bikaina” izan da hauteskunde autonomikoetako emaitza, eta sozialistek jaso dituzten 150.000 botoek “kanpainan esan izan duguna egiteko” balioko dutela ziurtatu du. “Kanpainan esan izan dugunerako balio du: euskaldunen bizitza hobetzeko, zerbitzu publikoak babesteko eta indartzeko, Euskadin politika aurrerakoiak bermatzeko, pluraltasuna bermatzeko; finean, gehiengo handi batek nahi duen politika egiteko”, azaldu du.
PSE-EEk erantzukizunez jokatu duela ohartarazi du Anduezak. “Esaten genuen PSE-EEren botoak erabakiko zuela. Gaur, 150.000 euskaldunek botoa erabakitzen duenari eman diote. Bihar astelehena da. Eta erabakitzea egokituko zaigu. Horixe erabakiko dugula! Eta garbi utzi nahi dut Euskal Sozialistek beti ezaugarritu izan gaituen erantzukizunez jokatuko dugula. Gure printzipioen eta gure programaren defentsak eskatzen duen irmotasunez egingo dugu. Eta zaratarik urrundutako politika bat nahi duten, mitoak eta abenturak baztertu eta jendearengan, bere eskubide eta askatasunak lehentasuntzat joz pentsatzen duten milaka euskaldun horiei erantzun beharra dagoenaz jakitun egingo dugu.