partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Mozioaren ondoriozko Interpelazioari, Iraupen luzeko langabetuak egoki artatzeko hartu beharreko neurriei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0008]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Mozioaren ondoriozko Interpelazioari, Iraupen luzeko langabetuak egoki artatzeko hartu beharreko neurriei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0008]
OSOKO ZUZENKETA:
1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala enplegugarritasuna laguntzeko neurriak hartzen kolektibo kalteberenentzat, besteak beste, epe luzeko langabetuentzat.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio neurri horiek jaso daitezela urteroko Enplegu Planetan, Enplegurako Plan Estrategikotik eta Enplegurako eta Ekonomiaren Berraktibatzerako Programa Esparrutik eratorritakoetan.
3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala, Lanbideren bidez, kolektibo kaltebera horrentzat Arreta Plan indibidualizatuak definitzen eta garatzen.