partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, haurren aho-hortzen osasunerako zerbitzuen estaldura sendotu eta handitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\116]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, haurren aho-hortzen osasunerako zerbitzuen estaldura sendotu eta handitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\116]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
- PADI programa mantendu dezala, urteroko ebaluaziotik ondorioztatzen diren emaitza bikainak ikusita.
- PADI programaren banan-banako informazio-mekanismoak mantendu ditzala, eta abain jar ditzala bere zerbitzuen irisgarritasuna eta erabilera hobetzeko beharrezko mekanismoak, gazteenen aho-hortzen osasuna sustatze aldera.