Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Lege Proiektuari 27 bis paragrafoa gehitzeko zuzenketa

GEHITZEKO ZUZENKETA

«27 bis artikulua.- Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak, baldin eta foru aldundien eskumenekoak badira.

1.- Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik eratorritako funtsak banatzearen ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administraziotik lor ditzakeen diru-sarrerak foru-aldundiei transferituko zaizkie, baldin eta, Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko eskumen-mugaketaren arabera, lurralde historikoetako foru-organoei badagozkie proiektuok edo ekintza-lerroak finantzatzea. Transferentzia hori Gobernu Kontseiluak zehazten duen lurralde-banaketaren arabera egingo da, Ekonomia eta Ogasun Sailak eta gaiaren arabera eskumena duen sailak proposatuta, aldez aurretik banaketa hori foru-aldundiekin edo, hala badagokio, kasuan kasuko erakunde arteko organoen barruan adostu ondoren.

2.- Funts horien transferentzia dagokion ministerio-sailari jakinaraziko zaio, erakunde erabakitzailea den aldetik, bai eta Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren Agintaritza arduradunari ere.

3.- Funts horien transferentziatik eratorritako erakunde-konpromisoak, sarrerakoak zein gastukoak, aurrekontu-izaera izango dute, eta 95. atalean jasota geratuko dira.

4.- Transferitutako diru-sarrerak Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketen eta proiektuen finantzaketa espezifikoari lotuta geratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko finantza-konpromisoak formalizatzeko akordio, hitzarmen, ebazpen edo tresna juridikoetan aurreikusitakoaren arabera.

5.- Foru-aldundiek, beren eskumenen esparruan, dagozkien azpiproiektuak gauzatzea egokituko zaien erakundeak diren aldetik, beren gain hartuko dituzte Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoa erregulatzen duen araudiak erakunde betearazleei esleitzen dizkien konpromiso eta betebehar guztiak.»