partekatu
• ZUZENKETAK
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Lege Proiektuaren 27. artikuluaren 1. paragrafoa aldatzeko zuzenketa
ALDATZEKO ZUZENKETA
«1.- Aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera sortutako kredituak Ekonomia eta Ogasun Sailak gaituko ditu dagokion aurrekontu-ataleko, organismo autonomoaren aurrekontuko edo sektore publikoko partzuergoaren aurrekontuko 1228 programan (“Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa”). Programa horren zuzkidura Estatuko Administrazioaren edo Europar Batasunaren transferentzien edo ekarpenen kontura finantzatuko da. Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari lotutako funtsetatik eratorriko dira aipatutako transferentziak eta ekarpenak.»