partekatu
• ZUZENKETAK
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Lege Proiektuaren 26. artikuluaren 2. paragrafoa aldatzeko zuzenketa
ALDATZEKO ZUZENKETA
«2.- Diru-sarrera horiek kasuan kasuko ordainketa-kredituak eta, hala badagokio, konpromiso-kredituak sortuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko gastuen egoera-orrian edo Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen edo organismo autonomoen gastuen egoera-orrietan, eta atxikita geratuko dira Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketa eta proiektuen finantzaketa espezifikoari, bat etorriz finantza-konpromisoak formalizatzeko akordio, hitzarmen, ebazpen edo tresna juridikoetan ezarritakoarekin.»