Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote interpelazioaren ondoriozko mozioari, Jaurlaritzak ekonomia zirkularraren inguruan aurrera eramandako ekimenei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0009]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote interpelazioaren ondoriozko mozioari, Jaurlaritzak ekonomia zirkularraren inguruan aurrera eramandako ekimenei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0009]

ENMIENDA DE TOTALIDAD: 

  • Planean ezarrita dagoen bezala, foru aldundiekin elkarlanean, Hondakinak Kudeatzeko foru planak ebaluati ditzala. Helburua da EAEko hondakinen egoeraren diagnosiko eguneratua izatea.
  • EAEko 2020 Hondakinen Kudekaetarako eta Prebentziorako Plana ezartzea eta garatzea bultzatzea. Plan horretan, Eusko Jaurlaritzak planifikazio autonomikoko eta arau-eskuduntzako eskumenak erabiltzen ditu, lurraldeetako foru aldundiekin elkarlanean.
  • EAEko 2020 Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Planean jasotako hondakinen jerarkia aplikatzea bultzatzea. Plan hori, Zuzentarau Marko baten arabera, Europar Batasunak agindutakotik dator, eta ezarritako lehentasun-ordena honako hau da: prebentzioa, berrerabilerarako prestatzea, birziklatzea eta konpostatzea, beste balorizazio mota bat, energetikoa barne, eta azkenik, ezabatzea edo zabortegian uztea. Helburua da ahalik eta emaitza global onena lortzea ingurumenari dagokionez. Hori guztia, ahal den neurrian, azken alternatiba (ezabatzea edo zabortegian uztea) ekidinez edo ahal beste gutxituz, hori baita ingurumenarentzat okerrena.
  • Beharrezko neurriak hartzea, hondakinak –bai bere osotasunean bai motagatik- gutxitzeko helburuak bete daitezen. Helburu horiek EAEko 2020 Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Planean jasota daude. Halaber, helburu horiek Europar Batasunak onartutako helburuekin bat eguneratuta izatea.
  • Foru ogasunekin elkarlanean, Euskal Fiskalitate Berdeko politika bat bultzatzea, zenbait ingurumen-ekintzen zergen eta erakundeen, enpresen edota herritarren, ingurumen-politika orokorrean eta oso bereziki hondakinen kudeaketarekin eta enpresen ekoizpen-prozesuetan materialak berrerabiltzeko tresnen erabilerarekin zerikusia duen ororekin, ingurumen-portaera hobetzea sustatuko duten hainbat salbuespen- edota kenkari-neurriren arteko sistema koherente eta orekatu batean sortuko dena.
  • Euskadiko 2020 Erosketa eta Kontratazio Publikorako Programa bultzatzea, 2016ko irailaren 20an Gobernu Kontseiluak onartutakoa, Europar Batzordeak berak ezartzen duen moduan Euskal Administrazioaren erabilera arrunterako kontratazio-tresnetan ingurumen—rizpidea sartzea lortze altuko duena. Eta lortuko duena:
  • Ingurumen klausulak sartzeko helburua betetzea 10 produktu- eta zerbitzu-taldeotako %50ean: papera, ordainagailuak, inprimitzeko tresnak, eraikinen garbiketa, ibilgailuak, argitalpenak, elikadura, lorezaintza, bide-garbiketa, obra zibila eta azpiegiturak.
  • Anbientalizazioko helburua %50ean lortzea 20 produktu- eta zerbitzu-talderen lizitazioetan. Aurreko 10ez gain, eraikuntza, urbanizazioa, hondakin-bilketa, elektrizitate-baneketa, garraio publikoa, mezularitza, bulego-altzariak, ehunak, bidaiak eta ekitaldiak.