partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA aurkezten diote Mozioari, Hezkuntza-proiektuei jarraipena emateko irakasleriaren egonkortasuna bermatzeari buruz. [11/11/03/00/0073]]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatuz, ondorengo OSOKO ZUZENKETA aurkezten diote Mozioari, Hezkuntza-proiektuei jarraipena emateko irakasleriaren egonkortasuna bermatzeari buruz. [11/11/03/00/0073]]
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak uste du ikastetxearen Proiektu Linguistikoa eta ikuspegi metodologikoa ezinbestekoak direla sistema eleaniztuna (euskara, gaztelania eta gutxienez atzerriko hizkuntza bat) bultzatzeko, euskara ardatz izango duena, kontuan hartuta inguru bakoitzeko errealitate soziolinguistikoa.
- Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio bultzatu ditzala irakasleen hizkuntza eguneratzea eta formakuntza hizkuntzen didaktikan, bereziki hizkuntzen trataera integratuari eta integralari dagokienez. Horretarako, bultzatu dezala irakasleen Hizkuntza Formakuntzarako eta Metodologiarako Plan bat.
- Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio jarrai dezala hezkuntza-komunitatearen eskura laguntza-baliabideak eta –ekimenak abian jartzen, helburu izango dutenak ikasleen irakurketa-gaitasuna hobetzea, komunikaziorako funtsezko tresna gisa, eta irakurketarako duten interesa sustatu dezala.