Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, Lan-istripuen gorakadaren atzean dauden egiturazko arazoak ezabatzeko Jaurlaritzak hartu beharreko neurriei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/03/00/0030]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, Lan-istripuen gorakadaren atzean dauden egiturazko arazoak ezabatzeko Jaurlaritzak hartu beharreko neurriei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/03/00/0030]

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala beharrezko giza baliabideez eta baliabide materialez hornitzen. Helburua da lan segurtasuneko eta arriskuen prebentzioko alorreko lege guztiak betetzen jarraitzea, kalitatezko enpleguak bultzatze aldera.
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, obra publikoari dagokionean, jarrai dezala betetzen 2010eko ekainaren 10ean Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek eta hiru aldundiek sinatutako Jarduera Protokoloa, lan arriskuak prebenitzekoa Euskadiko administrazio publikoek sustatutako azpiegitura handien lanetan.