Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gure errealitate sozioekonomikoari eta ekoizpen ereduari egokituriko zorpetze politikaren eta defizitaren ibilbide orria bertan erabakitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0009]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gure errealitate sozioekonomikoari eta ekoizpen ereduari egokituriko zorpetze politikaren eta defizitaren ibilbide orria bertan erabakitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0009]

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak bere konpromisoa adierazten du aurrekontu-oreka helburuekin, gure finantza publikoen iraunkortasun ekonomikorako berme gisa.

2.- Eusko Legebiltzarrak bere konpromisoa adierazten du Euskadiri dagokion defizit publikoaren helburuarekin eta euskal zor publikoaren maila egonkortzearekin, Europar Batasunak ezarritako helburuekin bat.

3.- Kontu publikoen egonkortze horrek ez die eragingo ez gizarte politikei, ez oinarrizko zerbitzu publikoei. Ildo horretan, Eusko Legebiltzarrak europar politika berri bat defendatzen du, ardura-printzipiotik modu orekatuagoan bateratuko dituena defizit publikoaren kontrola eta enplegua sortzeko berraktibatze ekonomikoko beharrezko neurriak.