Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Emakumeenganako indarkeria sinbolikorik gabeko kirol-ekitaldiei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0153]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Emakumeenganako indarkeria sinbolikorik gabeko kirol-ekitaldiei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0153]

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

  1. Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzaren bitartez, harremanetan jar dadila kirol erakunde eta federazioekin eta, eta eskumena duten foru eta udal erakundeekin elkarlanean, erakundearteko mahaia sortzeko aukera azter dezala. Mahai horrek, kirol jardueren eta ekitaldien genero ikuspegi batetik desberdintasun- eta indarkeria-elementuak aztertu ondoren, balizko ekintza-neurriak modu osoan aztertuko ditu, emakumeen kontrako desberdintasun eta indarkeria sinbolikoko egoeren aurrean, kirol ekitaldi eta txapelketetan emakumeak diskriminatzen dituzten irudiak, publizitatea edo promozioak ezabatzeko ekintzekin jarraituz eta horiek mantenduz.
  2. Legegintza egutegian jasotako emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko legearen tramitazioan modu espezifikoan jaso daitezela emakumeen kontrako indarkeriaren amaiera laguntzeko azterketa eta neurriak.
  3. Ohiko ekimen eta neurriak mantentzea eta horien ezarpena hobetzea, modu tranbertsal eta departamentuartekoan, departamentuarteko batzordearen bitartez, Emakunderekin eta gizarte eragile eta erakundeekin elkarlanean. Helburua da Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Euskal Legean aurreikusitakoa erabat betetzea, modu berezian, kirol ekitaldietan indarkeria mota oro erabat ezabatze aldera, hala nola gainontzeko eremu pribatu eta publikoetan: soziala, politikoa, kulturala, hezkuntzakoa, osasunekoa, lanekoa edo komunikaziokoa.
  4. Kirolaren eremuan emakume eta gizonen partehartzeari buruzko sentsibilizazio-kanpainak sustatzea, indar berezia jarriz emakumeen rola eta kirol-eremuko ekarpenak ikustarazteko.