Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA lurzoruaren klausulengatik kaltetutako herritarrei dirua itzultzeko beharrezkoak diren izapideak errazteari buruzko legez besteko proposamenari. [11\11\02\01\0121]

Behean sinatzen duten Legebiltzarreko taldeek, indarrean dagoen Ganbarako Erregelamenduaren babespean, OSOKO ZUZENKETA hau aurkeztu diote lurzoruaren klausulengatik kaltetutako herritarrei dirua itzultzeko beharrezkoak diren izapideak errazteari buruzko legez besteko proposamenari. [11\11\02\01\0121]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio kreditu erakundeei buruzko kontrol mekanismoak sustatzea, urtarrilaren 20ko 1/2017 Errege Dekretuak arautzen dituen klausulen esparruan kontsumitzaileak babesteko premiazko neurrien betetze maila ezagutzeko. 
  2. Eusko Legebiltzarrak Gorte Nagusiei eskatzen die Hipotekaren Legea ahalik eta azkarren aldatzea, hipotekak kontratatzean, gardentasuna hobetu ahal izateko. Hala, kontsumitzaileak babestuko ditu, gerora begira antzeko egoerarik gerta ez dadin. 
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Kontsumobideren bidez aholkularitza neurriak inplementatzen jarraitzea, lurzoruaren klausulak itzultzearekin lotuta erreklamazioen berri eman ahal izateko.
  4. Eusko Legebiltzarrak Foru Aldundiei eskatzen die zergapekoen arretarako zerbitzuen bidez “lurzoruaren klausulen” ondorioz jasotako zenbatekoen tratamendu fiskalaren berri emateko.