partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal hezkuntza-sisteman funts publikoekin sustengaturiko ikastetxe guztietan irakaskuntzaren doakotasuna bermatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0306]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal hezkuntza-sisteman funts publikoekin sustengaturiko ikastetxe guztietan irakaskuntzaren doakotasuna bermatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0306]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza ri eskatzen dio:
- Urtarrilaren 9ko 1/2018 ikasleak onartzeko eta eskolatzeko Dekretuarekin bat, ikuskatu dezala Onarpenerako Bermerako Lurralde Batzorden bidez, beren lurralde-eremuko ikastetxe publiko eta pribatu kontzertatuetan ikasleak onartzeko prozesuak; eta halaber, bermatu dezala arautzen duen araudia betetzen dela, Hezkuntzako Ikuskaritzaren funtzioak eta eskumenak kaltetu gabe.
- Jarrai dezala inspekzio-lanekin, bai Lurralde Batzordeetatik, bai Hezkuntza Ikuskaritzatik, indarrean dagoen araudiak hezkuntza komunitatea osatzen duten pertsonei aitortzen dizkien eskubide eta betebeharren gauzatzea bermatze aldera.
- Modu eraginkorrean bermatu dezala familien eskubidea eta askatasuna libreki aukeratzeko beren seme-alabentzat nahi duten ikastetxea eta hezkuntza proiektua.