partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, beharrizan sozial berriei erantzutea eta arreta egokia ematea bermatuko dituzten prestazio eta zerbitzu sozialen dekretuak eguneratzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0017]
EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, beharrizan sozial berriei erantzutea eta arreta egokia ematea bermatuko dituzten prestazio eta zerbitzu sozialen dekretuak eguneratzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0017]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala gizarte prestazioak eta zerbitzuak arautzen dituzten dekretuak eguneratzen, eta Legebiltzarrari jakinarazi diezaiola ahalik eta lasterren.