partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal eskola publikoan matrikulatzeko kanpainari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0075]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal eskola publikoan matrikulatzeko kanpainari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0075]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio kanpaina instituzional bat diseinatu dezala euskal eskola publikoko matrikulazioari buruz, honako kontzeptu hauetako baten inguruan izango dena: inklusibitatea; aniztasuna; ekitatea; kalitatea; eleaniztasuna euskara ardatz hartuta; eskolaren, familiaren, erakundeen eta oro har gizartearen arteko beharrezko elkarlana, familien aukera-askatasuna eta aukera berdintasun printzipioa errespetatzea bermatze aldera.