partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, diru Sarrerak Bermatzeko Errenta prestazioaren jasotzaileek 2017ko urtarriletik aurrera legez jaso beharreko kopuruari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu da. [11\11\02\01\0079]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, diru Sarrerak Bermatzeko Errenta prestazioaren jasotzaileek 2017ko urtarriletik aurrera legez jaso beharreko kopuruari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu da. [11\11\02\01\0079]
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari lotutako aspektu guztien diagnostiko espezifikoari gehitu diezaiola gogoeta bat prestazioen zenbatekoak zehazteko kontuan izateko erreferentzia-indizizeari buruz. Hori guztia, bere erreforma bideratze aldera.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio programa eta baliabide berriak bultzatu ditzala lan-aktibaziorako, ahalbidetuko dutenak DBE jasotzen dituzten eta enpleagarriak diren pertsonak lan-mundura batzea. Helburua da kronifikazio-egoerak ekiditea eta lan-merkatura batzea sustatzea.