Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, zaintza lanak egiteagatik eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako prestazioetatik kanpo etxeko langileak uzteari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0032]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, zaintza lanak egiteagatik eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako prestazioetatik kanpo etxeko langileak uzteari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0032]

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Estatuko Gobernuari eskatzen dio berretsi ditzala, atzerapen gehiagorik gabe, NLEren 189 Hitzarmena eta 201 Gomendioa, etxeko langileentzako lan duinari buruzkoak. Helburua da indarrean sartzea, 2017ko lehen seihilekora baino gehiago atzeratu gabe. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio abian jar dezala erakunde arteko estrategia bat, egonkorra eta irismen handikoa, haurtzaroaren eta familien aldeko herri-itun baten bitartez.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bizitza pertsonala, familia- eta lan-bizitza bateratzearen eta zaintza-lanetan erantzunkidetasunaren alde egiteko ekintzak garatu ditzala.