partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Fisioterapeutak osasunezko irakaskuntza-zerrendetan sartzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0309]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Fisioterapeutak osasunezko irakaskuntza-zerrendetan sartzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0309]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio hiru hileko epean ekin diezaiola Ebazpen Proposamen bat idazteari, Titulazio eta espezialitateen Taula aldatuko duena, Fisioterapia Diplomatura eta gradua sartze aldera Osasun eta Arreta Prozedura espezialitatean irakasteko gaitasuna emateko titulazioetan. Eta berean, fisioterapia graduak ere balio dezala Osasun Prozesuak espezialitatea irakasteko titulazio gisa.