Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Lanbidek sustatzen dituen prestakuntza-ekintzetan bi hizkuntza ofizialak berdintasunez integratzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0132]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Lanbidek sustatzen dituen prestakuntza-ekintzetan bi hizkuntza ofizialak berdintasunez integratzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0132]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:  

1.- Formakuntza ekintzen finantzaziorako deialdien bitartez, bermatu dezala ikastaro eskaintza bat, helburu izango duena enplegu bila dabiltzan pertsonen enplegugarritasuna hobetzea. 

2.- Puntuazio irizpideetan jaso ditzala euskara ikasteari buruzko adierazleak. 

3.- Helduen euskalduntzerako eremuan Eusko Jaurlaritzak pixkanaka ezarri nahi duen doakotasun prozesuan, kontuan har ditzala Lanbiden izena emandakoak eta, horrez gain, Lanbidek antolatutako lanbide heziketako ekintza eta programetan parte hartzen dutenak. Helburua da HABEk homologatutako helduen euskalduntzerako ikastaroak doan jasotzeko aukera izan dezatela. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuko xedapen gehigarrian jasotakoa betetze aldera, euskara ikasteko programetan sartzea bermatzeko, dagokion eremu profesional espezifikoan ahozko eta idatzizko gaitasun komunikatiboa hobetzeko helburuaz, hala nola laneko betebeharrak hobeto garatzeko eta lan aukerak hobetzeko, HABE erakunde autonomoarekin dagozkion akordioen bitartez.