Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Irailaren 22ko 29/2011 Legea, Terrorismoaren Biktimen Aitorpenerako eta Babes Integralerakoa, aldatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/02/01/0361]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Irailaren 22ko 29/2011 Legea, Terrorismoaren Biktimen Aitorpenerako eta Babes Integralerakoa, aldatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/02/01/0361]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak Gorte Orokorrei eskatzen die alda dezatela Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko 29/2011 Legea. Helburua da espresuki arautzea erreparazio ekonomikoa gutxitu edo kendu ahalko dela soilik baldin eta epai judizial irmo bidez egiaztatzen bada biktimak delinkuentzia antolatuan parte hartu duela edo indarkeriazko delituak burutu dituen erakunde bateko kide dela. 

2.- Eusko Legebiltzarrak, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa Egiteko 4/2008 Legeko 5. artikuluan jasotakoarekin bat, eta kontuan izanik terrorismoaren biktima gisa irailaren 22ko 29/2011 Legeak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko egitera behartuak izan diren ibilbide luze eta deitoragarri administratibo eta judiziala (Auzitegi Nazionala, Konstituzio Auzitegia eta Europako Giza Eskubideen Auzitegia), eta kontuan izanik horrek eragin dien eta gaur egun eragiten jarraitzen dien kostu ekonomikoa, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio laguntza-lerro bat onar dezala, prozesu horrek familientzat izan duen birbiktimiazio eta gainkarga ekonomiko hori leunduko duena.

3.- Eusko Legebiltzarrak Gorte Orokorrei eskatzen die alda dezatela Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko 29/2011 Lege bereko 5. artikulua, jazarpeneko biktimak aitortzea eta erreparatzea ahalbidetzeko.

4.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako eta Euskadiko gobernuei eskatzen die beren esku dauden baliabideak jar ditzatela, egia eta baita beren senideen gorpuzkien kokalekua ere ez dakiten biktimei behar beste informaziorako sarbidea ahalbidetze aldera, baita amnistiatutako edo preskribatutako kasuetan ere. Helburua da biktima gisa merezi duten aitortza eta erreparazioa osatzea.

5.- Eusko Legebiltzarrak Gorte Orokorrei eskatzen die Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko 29/2011 Legea alda dezatela. Helburua da eragindako kaltearen erreparaziorako klabean justizia leheneratzailearen aukerak biktimen alde eskaintzen dituen aukerak jasotze aldera,  EBko 29/2012 Zuzentarauak - delituen biktimen eskubideei buruzko gutxieneko estandarrak, laguntza eta babesa ezartzen dituenak- ezartzen duen bezala.