Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ENMIENDAS

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, gizarte-laguntzak erregulatzen dituen araudia aldatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu da. [11\11\02\01\0005]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI 

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, gizarte-laguntzak erregulatzen dituen araudia aldatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu da. [11\11\02\01\0005] 

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio adostasun zabaleko hitzarmen sozial bat bultzatu dezala, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren finantzazioa sendotzeko eta iraunkortasuna bermatzeko. 

Hitzarmen horrek, gutxienez ere, ondorengo hauek jaso beharko ditu: 

  1. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari dagozkion aspektu guztiak optimizatzea eta gizarte kohesiorako tresna gisa sendotzea ahalbidetuko duten aldaketak, krisiak eragindako pobrezia-egoera berriei erantzuteko. Horretarako, bizikidetza-unitateak eta beren kideak berrikusiko dira, euren babesa hobetzeko eta gizarte larrialdiko egoerak kronifikatzea ekiditeko. 
  2. Elkarlana hirugarren sektorearekin eta gainontzeko erakundeekin, kontrol-mekanismoak indartzeko. Helburua da balizko gehiegikeriak ekiditea eta gizarte-laguntzen erabilera egokia bermatzea, gehien behar duten pertsonei hel daitezen. 

 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bultzatu dezala Erakunde arteko Batzorde Teknikoak egin beharreko lana, azterketa sakona eta serioa eginez, ahalbidetuko duena Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren tramitazioan eta kudeaketan hobetu beharreko aspektuak identifikatzea, gizarte kohesiorako tresna gisa tinkotze aldera.