Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, gizarte-zerbitzuez baliatzeko eskubide subjektiboaren gaineko informazio-kanpaina bat abian jartzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0050]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, gizarte-zerbitzuez baliatzeko eskubide subjektiboaren gaineko informazio-kanpaina bat abian jartzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0050]

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 2017an abian jar dezala, aurreikusita bezala, EAEko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoko 1.6.1 ekimena, literalki ondorengoa diona:

“Komunikazio-kanpaina bat abiaraztea, GZESa herritarrei ezagutarazteko: sistemaren xedea, herritar guztien premia/kontingentzia jakin batzuk estaltzera bideratzen dela, zer zerbitzu eta prestazio ekonomiko eskaintzen dituen, sarbidea, eskuratzeko baldintzak eta moduak, haien arteko bateragarritasuna, erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak eta abar.”